entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

Julen Azpitarte 2012-01-19

The Cramps – Songs The Lord Taught Us / Psychedelic Jungle

Gaixotu zaitezte!

The Cramps, ezinbestekoak. The Cramps, ezinbestekoak.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
The Cramps The Mad Daddy (Origional Mix)
Vinilisssimok The Cramps funtsezko rock-and-roll taldearen lehenengo bi LPak berrargitaratu ditu 180 gramoko binilo potoloan.

Zigiluak Madrileko Rastroan duen dendan eskuratu nituen hamaika aldiz entzunda izan arren, bere garaian ez bainituen formatu horretan erosi. Asteburu oso batez izan dira bueltaka nirean, etengabe. Izan ere, Poison Ivy (gitarra) eta Lux Interior (abeslaria) senar-emazteek 1980. eta 1981. urteetan plazaraturiko disko hauek ezinbestekoak dira rock-and-roll garaikideak eman dituen makina bat musikariren ondarea baloratzeko. Hala nola, Jon Spencer Blues Explosionek edo aurretik Pussy Galorek, The Beasts of Bourbon eta Scientists pizti aussie-ak edo Atom Rhumba euskaldunek, seguru nago buruz ikasi eta barneratu zituztela bi lan hauetako ulu eta erritmo guztiak.


Beti ere, rock-and-rollaren iraganari begira, Sacramento (Kalifornia) hirian bikote heterosexualak eratu zuen taldeak ikaragarrizko ahalmena erakutsi du iragana gaurkotzeko, eta alderantziz, alegia oraina iraganarekin borobiltzeko.  Hala, bi berrargitalpen hauek gaur egun entzutea esperientzia bikaina eta irakaspen mamitsua da.
1980. urtean kaleraturiko Songs The Lord Taught Us Alex Chilton Memphis hiriko jenio ezkutuak ekoitzi zuen, aurretik argitaraturiko Gravest Hits EPan egin bezala. Hasierako lan hartan bertsioak nagusitzen baziren ere, estreinako iraupen luzeko disko honetan kantu propioak dira gehienak, besteak beste, The Mad Daddy eta I Was a Teenage Werewolf. 50eko hamarkadako rock-and-rollean iltzaturiko doinuak dira. Gitarrak gordin eta zital entzuten dira: Ivyk rockabilly tankerako riffak barreiatzen ditu, eta Bryan Gregoryren fuzzak, berriz, garezurra zulatzen du (1980. urteko maiatzean zendu zen). Bateriak, halaber, oinarrizko erritmoak eragiten ditu, eta Luxen ahotsak, reverb efektuarekin estalia, giro ilun eta itogarria sortzen du. Diskoa ixten duen Fever klasikoaren egokitzapena prakak bustitzeko modukoa da, batez ere azken zatia. Ez da Fever, ordea, diskoak gordetzen duen bertsio bakarra.
Bestalde, Psychedelic Jungle-k ez du aurrekoaren harritzeko gaitasun bera. Seguruenik Chilton falta delako ekoizle lanetan, –taldekideek ekoitzi zuten–, eta Bryan Gregory ordezkatu zuen Kid Congo Power-ek ez zuelako aurrekoaren fuzz-basakeria praktikatu, askoz ere musikari sotilagoa baita. Azken, horrek gainera, urte berean The Gun Cluben Fire of Love estreinako lanean jo zuen. Hori dela eta, diskoa irekitzen duen Greenfuz (Randy Alvey and the Green Fuz) bertsioari Jeffrey Lee Pierceren taldearen usaia dario. Kantu horri Goo Goo Muck (Ronnie Cook) doinu sendoak jarraitzen dio, eta pieza propioen artean, perkusio exotikoekin apainduriko The Natives Are Restless nabarmendu behar da. Disko landuagoa da, 60ko hamarkadako garage-rockean eta psikodelian ere bustia, eta aurrekoarekin batera, derrigorrean eskuratu beharrekoa.
Stay Sick!
FILE UNDER SACRED MUSIC (EARLY SINGLES 1978-1981)


Munster Records-ek kutxa dotore batean sartu eta argitaratu ditu The
Cramps-en lehen singleak + formatu horretan publikatu ez ziren garaiko
hainbat kantu. Edizio mugatuko 7 hazbeteko box-set honek 10 single
ditu: horietako sei oraiginalen replikak dira eta gainontzeko 4ak lan
honetarako espresuki diseinatutakoak dira. CD arrunt batean ere bildu
dute lan hau tokadiskosa ez dutenentzat.

1. SURFIN' BIRD
2. THE WAY I WALK
3. HUMAN FLY
4. DOMINO
5. LONESOME TOWN
6. MYSTERY PLANE (Original mix)
7. FEVER
8. GARBAGEMAN
9. TV SET
10. THE MAD DADDY (Original mix)
11. DRUG TRAIN
12. LOVE ME
13. I CAN'T HARDLY STAND IT
14. TWIST & SHOUT
15. URANIUM ROCK
16. GOO GOO MUCK
17. SHE SAID
18. THE CRUSHER
19. SAVE IT
20. NEW KIND OF KICK
21. ROCKIN' BONES
22. VOODOO IDOL

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!