entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Aritz Sound System 2005-06-11

TXOSNEN SOINU BANDA

Zer lirateke Euskal Herriko jaiak txosnarik gabe? Imajina dezakezu? Izaera desberdineko elkarteen diru iturri eta finantziabide bezala sortu ziren eta, helburu nagusi hori mantentzen badute ere, eremu ekonomikoa gainditu eta edozein herriko festen ezinbesteko osagai bihurtu dira. Festaren parte garrantzitsu dira eta leku askotan, festaren arima. Baina, zerk egiten ditu horren erakargarri?
Abuztua, itzalean 40 gradu, egun nagusia herriko festetan eta tabernak? Leporaino. Masokarik masokena ere ez litzateke zulo ilun eta sargori horretan sartzen ausartuko. Droga mota desberdinen eraginpean, jendeak sentitzeko ahalmena galdua du jada. Izerdipean, bata bestearen ondoan pilatzen da, begirada galdua eta irribarrea ahoan. Zertaz egiten du barre? Odolean duzun alkohol maila ez da nahikoa oraindik, ez duzu zulo horretan sartzeko ausardia nahikoa. Eztarria lehor, edari miragarriaren bila zabiltza, jende artean. Herriko kaleak ezezagun zaizkizu, jende ilararen atzetik zoaz, erdi zorabiaturik. Burua altxatu eta jende artean txosna gunea topatu duzu. Bai! Hori da behar duzuna! Haize freskoa arimarentzat! Berdin dio hurbiltzen zaren heinean sudur zuloan nabari duzun kiratsak afaldutako xolomo errea, piper erreekin eta gazta (hau berriz gordina) burura ekartzen badizu. Berdin dio lurreko lokatzak (nolabait deitzearren) polizia kontrol batek baino traba gehiago jartzen badizkizu. Berdin dio edaria eskatu ahal izateko ordu luzeak eman behar badituzu ere, berdin dio, zain zaudenean, ondoko astakirtenak kalimotxo katxia gainean botatzen badizu ere edota behin edaria lortu eta gero petrolioaren prezioan kobratzen badizute ere. Berdin dio mirariz lortutako garagardoa (nolabait deitzearren) epela eta plastikozko edalontzian edan behar baduzu. Gauza asko berdin izango zaizkizu, baina bada gauza bat pasatzen utziko ez duzuna. Pazientzia askoko pertsona zara, irekia, ezkertiarra, euskaltzalea eta internazionalista. Zure ama eta bizilagunaren txakurra maite dituzu, baita etxe atarian txisa egiten badu ere. Gauza asko jasan ditzakezu, baina hau gehiegi da! Ezin duzu gehiago eta ez duzu zure belarriak modu horretan torturatuak izan daitezen utziko. Azken 20 urteetan 20 miloi aldiz entzun dituzun kantu berberak entzungo al dituzu aurten ere? Etxean inoiz entzun ez arren buruz dakizkizun letrek inguratu eta eraso egingo dizute berriro ere? Musika ekipoaren kalitate txarrak eta urte luzez sufritu duten zintek bat egingo ote dute berriro zure aurka? Ez mesedez. Ezin dugu gehiago.

Haize freskoaren bila

Imajinatzen al duzu txosnetan hobekuntza txiki batzuk egingo balira? Goizero ur eta xaboi pixka bat bota, komun publiko gehiago ingurunean, minutu batzuk pasa dekoratzen edota musika ekipo duin bat ipiniko balitz? Bizitza osoa pasako ote dugu txosnetako bonbilla zimel eta tristeei begira? Metalezko panel zikinak, erdi kendutako pegatak eta kartel zaharrez betetakoak, txukunduko ote ditugu noizbait? Noiz entzun ahal izango dugu txosnetan musika baldintza duinetan? Gehiegi eskatzea ote da betiko kantuekin osatutako CD bildumak gau osoan bueltaka izan gabe musika jartzeaz arduratuko den zaleturen bat edukitzea? Eta zuzeneko emanaldiak zer? Badakigu txosna guneak ez direla baldintza onenak dituzten aretoak izaten. Oholtza txikiak, soinu ekipo kaxkarrak, haize eta euriaz babestuko gaituen egiturarik gabe eta oro har emanaldiak eskaintzeko azpiegitura kaskarra. Eta kontzertuez gain beste zeozer antolatzen badugu? Abeslari eta musika aukeratzaileekin osatutako sound systemak adibidez? Antzerki esketxak, perkusio joleak, break dantzariak e.a. Saia gaitezen eskaintza oparoa osatzen. Eta musika estiloei dagokienez zer? Estiloen aniztasunean oinarritutako egitarau txukuna osatzen saiatuko ote gara? Aniztasunean omen dago aberastasuna eta rockaz eta bakailuaz gain arrain mota asko daude itsaso zabal honetan.



ZORAMENERAKO EGUN ARRUNTA



Txosnak dira zalantzarik gabe herriko jaiek duten txokorik erakargarriena (salbuespenak salbuespen). Zer esango dizuegu bertan inbertitutako diruarekin herriko talde eta kolektiboek urtean zehar egiten duten lan izugarriaz. Ezin ahaztu, sosik irabazi gabe, militantzia hutsagatik, jaiak lanean (izorratuta) pasatzen duten aurpegi anonimo horien lana. Txosnak muntatu, edari horniduraz arduratu, instalazio elektrikoa, ura, txandaka zerbitzatu, ahal den neurrian garbitu... Txosna arduradun izan zara noizbait? Gutxienez (eta gehienez) bizitzan behin bizi beharreko esperientzia da. Zoramenerako egun arrunta: Arratsaldeko18:00ak. Begetal bat zara. Atzo gaueko parrandak, goizean amaitu den hura, txikituta utzi zaitu. Gorputz osoa minduta duzu, ahoa lehor eta buruak lehertu behar dizu. Lur azpian egon nahiko zenuke, etzan eta lo egin baina ezin duzu, bost festa egun dituzu aurretik eta txosna arduraduna zara. Latza izango da eguna lagun! Txosna zabaldu behar duzu eta ez dituzu giltzak aurkitzen. Txandako jendearekin geratua zinen, baina ez da inor azaldu. Polizi lanak egin beharko dituzu turnokoak non diren asmatu eta indarrez ekartzeko. Ezkerreko begia itxita eta oraindik non zauden ez dakizula txosna garbitu behar duzu eta ez da lan makala. Bezperako gudak bazterrak zikin zikinak utzi ditu eta ur iturri ziztrin bat besterik ez duzu eskura. Txosnan sartu eta bertan arnastutako baporeekin berriro mozkor zaude (mozkor egoteari noizbait utzi badiozu behintzat). Hau botagalea! Kamarak piztu eta edari botilekin bete behar dituzu. Eta jelak? Non arraio lortuko ditut orain jelak (gasolindegian agian?). Izerditzen hasia zara. Lasai. Eta kanbioak? Garrasi egiteko gogoak dituzu. Berriro eskean aritu beharko (eliza atarian agian?) Zure buruaz beste egin aurretik musika aparailua piztu ezazu eta behatzak gurutzatu; bafleetatik kea ordez soinua atera dadila mesedez. Musikak lagunduko zaitu lagun! Lasaitu zara baina ez pentsa amesgaiztoa amaitu denik. Konortea galdu arte drogatzeko gogoak badituzu ez ahaztu ordu gutxi batzuk barru txosna itxi behar duzula. Tarteka (10 minuturo): txosnatik pasa, turnoak (ondo) mantentzen direla ziurtatu, gainezka dagoen diru zorroa hustu (Jersey uhartea, Liechtenstein, Monaco, Liberia, Marshall, Nauru, Vanuatu...), zintzo aurpegia jarri eta falta den edaria, txanponak, basoak... mendigatu-negoziatu-borrokatu, ka
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.