harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 




ESKORBUTO bizitzarik makabroenak

Urte asko dira Eskorbuto desagertu zenetik, eta badirudi Santurtziko taldeak inoiz baino ospe eta jarraitzaile gehiago daukala. Mitoa gehiago elikatzeko inolako asmorik gabe, hona hemen Eskorbutoren ibilbidearen laburpena, ikuspegi pertsonal batetik idatzia. Taldeak utzitako lorratzak hori eta gehiago merezi du.
Gotzon Hermosilla


JAMES BROWN funkaren arima basatia

James Brown funk musikaren sortzaile izateagatik ezaguna da. Funk musika? Askotan entzun dugun hitza da funk. Baina zer dago hitz honen atzean? Normalean musika estiloarekin erlazionatzen dugu, eta gehienetan, James Brown izeneko abeslariarekin. Itzaren esanahiari dagokionez, ingelesez, funk hitzak beldurra adierazten du; beldurgarria dena edo beldurtia dena. Musikari dagokionez berriz, XX. mendeak eman duen musika dantzagarri eta hipnotikoenetakoa dela esango genuke.
Aritz Sound System


DESMOND DEKKER jatorrizko rude boya

Jamaikar musikaren eta, oro har, musika beltzaren ezinbesteko izena da Desmond Dekkerrena. ‘007 (Shanty Town)’ eta ‘Israelites’ klasikoen egileak 2006ko maiatzean utzi gintuen.
Aritz Sound System


Negu Gorriak

NEGU GORRIAK jarrera baten historia

Bi aitzakiek eraman gaituzte Negu Gorriak taldearen inguruko berrikuste hau egitera. Batetik, berriki argitaratu den taldeari buruzko DVD-a: 1991-2001. Bestetik, duela oso gutxi zabaldu den Negu Gorriak-en gaineko webgune osatuena: www.negugorriak.net. Hain zuzen ere, webgunearen egileari eskatu diogu artikulu hau idazteko.
Aitor Suarez


Vulpes

VULPES zorra kitatu nahian

Oso berezia izan zen Vulpesen ibilbidea. Euskal punkaren aitzindariak, neskek osatutako lehenengo euskal taldea, haien izenak hedabide guztietara egin zuen salto 1983an TVEk emandako bideo baten ostean sortutako polemika zela-eta, baina polemikak taldea gainditu zuen eta gutxira Vulpes desegin zen. Orain bueltan datoz, eta grabatu gabe gelditutako abesti mitiko horiek jasotzen dituen diskoa dakarte besapean. Zale guztiekin eta, batez ere, haien buruarekin zuten zorra kitatuko dute horrela.
Gotzon Hermosilla


MCD

MCD makarra izatearen xarma

Gezurra ematen du, baina MCDk hogeita bost urte eman zituen punkaren ikurra goian mantentzen. Hainbat arlotan aitzindariak izan ziren, disko eta abesti on ugari utzi zizkiguten, oso ondo pasatu genuen haien kontzertuetan eta, finean, atal garrantzitsua idatzi zuten euskal rockaren historian, nahiz eta beraiek oso apalak izan eta egindako guztiari garrantzia kendu. Zoritxarrez, azken urteotako ika-mikek eta azalera atera diren trapu zikinek ilundu dituzte taldearen ibilbidearen azken atalak, baina MCDk honen moduko erreportai luze bat merezi du, dudarik gabe.
Gotzon Hermosilla


Psikodelia eta loreak

ARTHUR LEE & LOVE bera da maitasuna

Eztabaida eta ego lehiak, drogak eta fama txarra... Love taldeko lagunek guztia zuten rock & rollaren historian euren tokia izateko, baita hoteletako gela txikituak ere, eta (batez ere) kantu on sorta bat. Beraienak Beach Boys, Pink Floyd edo The Beatles bezain talde izen ezaguna beharko luke izan. Jarraian Arthur Leeren taldearen inguruko pista batzuk luzatzen dizkizugu eta derrigorrezko tartea egin euren obra nagusiari, Forever Changes apainari.
Asier Leoz

1 2

 

Documento sin título

<< Martxoa 2010
AstAstAstOstOstLarIga
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

LAUROBA TALDEAREN SINGLE BERRIA DESKARGATU NAHI DUZU?

Donostiarren azken lanaren lehen singlea, Egunarekin, doan deskarga dezakezu Gor diskoetxearen webgunetik.

DONOSTIA R&B MOJO WORKIN’ FESTIBALA BURUTUKO DA LEHEN ALDIZ MARTXOAREN 19 ETA 20AN

Bi egunez, R&B-esak Donosita hartuko du. Izan ere, hiriko Gure Gauza kolektiboak Donosita R&B Mojo Workin’ festibalaren lehen edizioa antolatu du. Hitzordua martxoaren 19 eta 20an da. Kontzertuak eta dj saioak egonen dira bi egunotan.

Sadly The Future is no longer what it was

Leyland Kirby • Ambient
Lau ordutik gaineko iraupena eta hiru CD betetzen dituen neurri epikoko lana da hau. Barnean unibertso musikal oso bat gordetzen duela dirudi, urtetarako entzumen eta gozamenerako adina emanez. James Kirby-ren aurreko proiektuetan bezala (The Caretaker) oinarria Stockport-eko diska denda zahar batean aurkitutako 78rpm disken soinu zikinean dago.

Sesion #2

Soziedad Alkoholika • Hardcore-metal...
Beltza zena txuri bihurtu da. Zuzenak ziren mezuak, zeharkakoak dira, orain. Gazte gaiztoak ziren hasiberritan Soziedad Alkoholika taldekoak. Egun, gaizto badira, baina ez horren gazte.

Pintxatu

Askoren artean • askotarikoa
A fuego negro aspalditik ezagutzen dugunok, badakigu hango sukaldean doinu beltzak nagusi direla. Taberna eta jatetxe izateaz gain, argitalpen ezberdinei esker, Donostiako eragile kulturala ere bilakatu da. 2008an A Fuego Negro, pintxos y viñetas komiki liburua kaleratu zuten. Marrazkiei esker, tabernaren sorrera ezagutu genuen. Orain aurkezten diguten Pintxatu diskoan, bertan entzun daitezkeen doinuez gain, bere sukaldeko giroekin bat datozen kantuak entzun ditzakegu. Fermin Muguruzak bildutako kantuak dira, guztira 19, eta A fuego negroko sukaldariek jaki bat sortu dute kantu bakoitzarentzat.

 

 

 

 
     
footer