harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



ROBERTO MOSOREKIN

Norbaitek zerbait interesgarria esateko daukanean gustura entzuten zaio, are gehiago, bizi ez duzun garai bateko narratzailea denean. 80. hamarkada bete betean bizi zuen pertsonaia dugu aurrez aurre, hainbat mito eta idealizazio sortu dituen garaia, batez ere Euskal Herrian. Roberto Moso, face to face:

Roberto Moso

Zaramaren garaietan estudioan
Zelako jarrera izango zenuke zure alaba gaztea Vulpes gisako talde batean jotzen hasi dela jakinda?

Kar-kar-kar. Ez dakit, printzipioz ez nuke gaizki ikusiko, alderantziz. Musikarekiko zaletasuna piztuta dute biek, nagusia pianoa jotzen hasi da, eta esaten dit rocka oso gogoko duela. Gero, beste kontu bat da musikak ere batzutan kontu ez-musikal batzuk dakartzala inplizituki, eta horrek guraso bezala kezkatzen nau...

Hasieran Zarama punk taldea zen, agian azken garaian ez horrenbeste…

Punk deitzen zen haren alderdi batzuk gustatzen zitzaizkidan, beste batzuk ez horrenbeste. Agian instrumentuak ez menperatzeak estilo horretara behartu gintuen hasiera batean. Niri gehien interesatzen zitzaidana alde batetik ildo horretatik mugitzen ziren hainbat talde ziren, eta bestetik filosofia. “Do It Yourself” hark mundu berri bat zabaldu zigun batzuoi. Beste guztia, estetika eta antzekoak dibertigarriak izan zitezkeen, baina azken finean anekdotak baino ez ziren.

Eta garaian, euskaraz abeste hutsak probokazioa zekarren, are gehiago ezkerraldean…

Paradoxikoki, eta nahiz eta euskara ia ez zen erabiltzen, euskararen aldeko jarrera oso zabalduta zegoen. Bazegoen nolabaiteko poltsa bat, non sartzen ziren hainbat mugimendu: ezkerrekoa, feminismoa, euskaltzalea, Lemoizen kontrako mugimendua ere bazegoen... Horretaz aparte, familian ere euskara bultzatzearen aldeko jarrera ikusi izan dut beti.

Komentarioak entzun dira, bai zure taldekideen artean bai beste taldetako jendearen artean, gezurrik esan ez, baina gehiegikeri puntu bat badagoela Loreak Zaraman liburuan.

Ba nire intentzioa ez zen gehiegikerietan erortzea, ezta gutxiago ere. Nik neuk bizi nuen bezalaxe kontatzen dut istorioa, nire bizipenak horrelakoak izan ziren, besterik gabe. Kanpotik ikusita agian hori pentsa daiteke, baina bakoitzak ikusten ditu gauzak bizi izan dituen bezala.

Liburuaren gaztelaniazko bertsioa Interneten dago irakurgai, euskarazkoa noizko?

Liburua idazten hasi nintzen aspaldiko kontua bezala, urrutitik zetorren ideia zen. Aurretik ere ipuin liburu bat egin nuen, eta orain bigarrena amaitzen ari naiz, baina eleberri bat egin gura nuen, beste gauza batekin saiatu: nire bizipenak kontatu era literario batean. Nire harridurarako ez zen borrokarik egon nire liburua argitaratzeko, alderantziz. Orduan Sarean “eskegitzea” otu zitzaidan, pena baitzen hartutako lana eta gero, inork ez irakurtzea. Paperezko argitalpena geroago etorri zen. Baina momentuz ez dago euskarazkoa Interneten sartzeko proiekturik, gaztelaniazkoak arazo ugari ekarri dizkidalako.

Eta gainera Interneten atal bakoitzaren komentarioa sartzeko aukera badago…

Bai, azkeneko aldiz zenbatu nuenean bostehun komentario inguru zeuden. Ugari eta interesgarriak. Alejo Alberdik, adibidez, komentario polit eta luzea bidali zidan. Interaktibitatearena esperientzia polita izan da bai, eta errepikagarria.

Interneten erabilera librearen aldekoa izanda, mp3en elkartrukatze masiboaren aldekotzat hartzen al duzu zure burua?

Musikarentzat aberasgarria da, dudarik gabe. Orain arte musikarekin aberasten ziren horiek ziurrenik ez dute horrela pentsatuko, baina beno... taldeentzat ez dakit hain onuragarria den, nire zalantzak ditut. Beste aro bat izan daiteke hau, taldeek ere aro berrietara egokitu beharko dute. Edozein kasutan, musika gehiago prezio gutxiagoren truke ematen da.

Liburuan aipatzen da 70. hamarkada amaieran Euskal Herria bere zilborrari begira bizi zela, munduan punka nagusitzen ari zenean gu Gorka Knörrekin jarraitzen genuela. Horrela jarraitzen al dugu? Edo alderantziz?

Denetarik zegoen garai hartan, gaur egun bezala. Bazegoen jendea doinu tradizionalak zituela gogoko eta bazegoen kanpoko gauzen maitale zen jende mordoa ere. Gaur egun kanpora begira bizi garela pentsatzen dut, ez dut uste euskal musikarekiko zaletasun handiegirik dagoenik. Orokorrean ari naiz, adibidez, zein izan zen benetako euskarazko arrakasta? Leku guztietan entzuten den horietaz ari naiz. Gozategiren Emoiztasu muxutxue? edo Urtzen Ai Amatxo? Agian hori ez da oso garrantzitsua, baina bada adierazgarria.

Eta zer sentitzen duzu txosnetan Zaramaren kantu bat entzutean?

Harrotasuna alde batetik. Bestalde harridura, baina ez da askotan gertatzen hori. Alegia, Kortatu, La Polla Records edo Eskorbutorenak entzun daitezke, baina Zarama oso gutxitan entzuten da. Garrantzitsua da denetarik dastatzea, gauza berriak eta garai batekoak uztartu, baina gaur egungoa horrenbeste entzuten ez bada zerbaitegatik izango da, ezta?

Eskorbutoren karrera oso hurbiletik jarraitu zenuen, oker ez banago…

Bai, hasieran oso gertu egon ginen, beti taberna berdinean egoten ginen. Josu gurekin ibili zen taldean hasiera batean, eta beranduago banandu egin ginen, edo hobeto esanda, berak utzi gintuen. Juanmarekin elkartu zen, eta oso historia bitxi baten protagonista izan ziren; egiten zutena biziki sinesten zuten, baina bestalde gorroto zuten egiten zutena. Nolabaiteko bola eskizofrenikoan sartu ziren, irtenbiderik gabekoa. Beraien artean maiteminduta zeuden eta beraien burua gorroto zuten... egunero gogoratzen naiz beraiekin.

Faktore erabakigarria izan zen drogen kontua, eta esango nuke liburuan ez dela gehiegi aipatzen, Eskorbutorekin loturiko atala kenduta.

Ez, eta gainera apropos egin dut horrela. Adibidez, Sabino Mendezen liburua irakurri nuen, bertan rock&rollaren historia kontatzen hasten da eta junkie baten bizipena kontatzen amaitzen da, eta askotan gertatzen da hori. Apropos saiatu naiz drogen inguruko gogoeta bat egiten, baina gaian sakonki sartu gabe. Aholku bat eman nahi dudan? Ni ez naiz profeta bat, ez diot inori esan nahi nolako jokabidea izan behar duen gaiaren inguruan, bizi izan dudana kontatu nahi izan dut, besterik ez.

Hertzainak taldearekin ere, nahiz eta erlazio ona izan, kritikarako lekurik badago.

Esango nuke gaur egun Hertzainakeko taldekide bakoitzarekin dudan erlazioa askoz hobea dela beraiek haien artean dutena baino, kar-kar-kar. Baina bai, bere garaian lehiakidetasun handia zegoen, ia zein taldek ematen zituen kontzertu gehiago, zeinek arrakasta gehiago... halako gauzak badaude. Hasieran guk arrakasta handiagoa izan genuen, baina gero haiek kristoren pelotazoa eman zuten lehenengo LParekin. Batzutan konpetentzia ondo etortzen da, eta kasu honetan are gehiago.

Garik oraindik hor dirau.

Berarekin nahiko harreman estua dut, eta noski entzun dudala. Egia esan, azkeneko diskoa ez zait gehiegi gustatzen, eta berari esan diot. Gaztelaniaz ez duela ondo funtzionatzen iruditzen zait. Adibidez, bere bakarkako lehenengo eta bigarren diskoak (non kantu batetan abesten dudan) asko gustatzen zaizkit.

Nola esango zenuke izan dela publikoaren eta eszenaren eboluzioa Zaramaren garaietatik?

Gaur egun estratifikazio handia dago. Publiko-multzo bat dago euskal rockaren zalea, beste bat “mainstream” delakoari begira, eta badago abangoardiazko jarrera duen baina euskarazko musikarekin zerikusirik ez duen publikoa ere. Gure garaian ez zegoen horrenbesteko eskaintza, eta dena askoz nahastuago zegoen, edozer ikusteko grina zegoen. Gaur egun Kuban gertatzen den bezala, talde “heavy” berri bat agertzen bada, gazteria guztia talde horren kontzertuak ikustera doa.

Gaur egun kazetari gisa lan egiten duzu ETBn, musika programak ekoizten besteak beste: euskal musikari behar adina sostengu ematen al zaiola uste al duzu?

Saiatzen gara, baina ez da erreza. Euskal musikari argi eta garbi uste dut baietz, eskaintzen zaiola arreta handia. Euskal rockari agian ez, zailagoa da. Azkenaldian egin dugunaren zerrenda ugaria da, baina tamalez gertatzen dena da ez dela ikusten, ez du interesik sortzen. Jakin beharra dago ordutegirik aproposean sartzen, eta askotan ez da jakiten non kokatu ikuslego jakin bati bideratzeko. Eta egia da euskal rockarekin kristoren porrotak izan direla, eta kontu handia izan behar da zertan gastatzen den dirua. Halere jarraitzeko asmoa daukagu. Orain dela gutxi adibidez, Kauta, Kerobia eta La Pulqueríaren kontzertua eskaini genuen gaueko hamabietan, gazteentzako hain berandu ez den ordutegian nire ustez, eta ez zuen inork ikusi! 0,3ko audientzia! Tamalgarria iruditzen zait.

Eta Euskadi Gaztean?

Konturatzen bazara euskal taldeak hor bakarrik agertzen dira, irrati libreak kenduta. FM-an dauden irrati-kate ezberdinek ez dute abesti bakarra aireratzen euskaraz, eta lehen ez zen hori gertatzen: 40 Principales-en Itoiz eta Hertzainak askotan agertzen ziren, eta gaur egun ezinezkoa da.

2005, EKAINA – UZTAILA
Xabier Doncel

Documento sin título

RAFA ACEVES Berpizkundeko gizona

Zinemarako, antzerkirako zein telebistarako egin du lan, baina ezaguna da Txuma Murugarren edo Petti laguntzen dituelako tekletan. Mamba Beat talde bilbotarraren tekla-jolea ere bada –bigarren diskoa grabatzen ari dira–, eta Bilboko jatetxe ezagun batean urteak eman ditu bertako afariak musikaz laguntzen, “hori baita fakturak ordaintzen dituena” esan digu. Bitartean, Rafa Aceves jazz hirukotea gidatzen du, heziketa bereziko umeei musika eskolak ematen dizkie eta bere azken proiektuan, “Mirande Cabareta”, Txuma Murugarren eta Edorta Jimenez laguntzen ditu, literatura, antzerkia eta musika uztartzen dituen muntaian.

 

 

 

 
     
footer