entzun.com


Hemen zaude -> Berriak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

10 urte tximak astintzen! Zorionak!!! 10 urte tximak astintzen! Zorionak!!!

Herriko Burdina webzineak 10. urteurrena ospatuko du larunbat honetan

2013-05-21

Euskal Herriko metal musikan espezializatutako argitalpenaren festan Hilotz, Elbereth eta NoDrama ariko dira zuzenean

Maiatzaren 25a, larunbata, da egun seinalatua. Hamarkada bete ondoren, Herriko Burdina webzineak 10. urteurren festa egingo du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Hitzordu berezia izango da, zalantzarik gabe. Egitaraua zinez tentagarria da.
Disko berriaren azala. Disko berriaren azala.

Abuztuaren 26an argitaratuko da Franz Ferdinand-en laugarren diskoa

2013-05-21

'Right Thoughts, Right Words, Right Action' da bere izenburua

Hamar abesti jasotzen ditu Glasgow hiriko taldearen lan berriak
HTX prest! HTX prest!

HatortxuRock 15 jaialdiaren ordutegiak

2013-05-21

Ekainaren 1ean da zita

Ez da ezer geratzen Atarrabiako hitzordurako eta horregatik, antolatzaileek kontzertuen ordutegia, arau eta gomendio batzuk zabaldu dituzte den-dena ahalik eta hobekien atera dadin
MCD taldearen kantutik hartu dute bildumarako izenburua. MCD taldearen kantutik hartu dute bildumarako izenburua.

'Bilbao, mierda, rock&roll' bilduma: Garage aretoari omenaldia

2013-05-20

Zuzenean grabatutako 17 kantu biltzen ditu, tartean Kortatu, Decibelios, Zer Bizio?, Cicatriz, Vulpess, Distorsion, Zarama, R.I.P, Radikal HC, Baldin bada, Primitivos, M.C.D edota Vomitorenak

Bilbao, mierda, rock&roll diskoa Vomitopunkrock izeneko diskoetxe berriak atera du (Valentziako bikote bat da). Hirugarren erreferentzia dute LP hau. Bildumaren soinu kalitatea ona da. Garage aretoan grabatutako zuzeneko abestiak dira, mahaitik. Egileek diotenez, aretoari omenaldia egin nahi izan diote bilduma honekin.
Mikel Azpirozen azken diskoaren azala. Mikel Azpirozen azken diskoaren azala.

Mikel Azpirozen barrura bidaia: 'Gaua'

2013-05-15

Piano soilarekin grabatutako hamar pieza intimo bildu ditu donostiarrak bere lan berrian

Ahaztu azkenaldian Mikel Azpirozen izenari lotuta egon den Elkano Browning Cream taldearen soinua. Izan ere, bere disko berrian, gaugiroan murgildu baita pioanoarekin eraikitako pieza sorta eder bat eskaintzeko.
Lou Olangua (OK Korral) rock & roll queen! Lou Olangua (OK Korral) rock & roll queen!

Lou Olanguari omenaldi festa egingo diote Zarautzen hilaren 25ean

2013-05-15

Anestesia, NCC, The Safety Pins, Lobo Electrico, Vincent Von Reberb y Sus Vaqueros Eléctricos eta Desastrozombies ariko dira Putzuzulo gaztetxean

Joan den urtarrilaren 12an hil zen OK Korral taldearen abeslariaren omenez festatzarra antolatu dute bere lagunek
Kontzertuaren afixa. Kontzertuaren afixa.

Hoey & The Mussels taldearen azken kontzertua

2013-05-14

Ostiral honetan (maiatzak 17) izanen da Atarrabiako auditorioan

Gonbidatu berezi andanarekin ateako dira oholtzara: Jon Ulecia (Cantina Bizarro), Dani Ulecia (El Columpio Asesino),  El Flako & Txus Maraví (El Drogas), Txetxu Brainloser (Mermaid, green Manalishi), Raul Elizalde (Barracus), Rolando garcés (Gravelites), Antonio Armendariz (Terraplenes), El Berti (Astrovandals), German San Martin & Tom Theobald.
Mandoilek taldearen lehen diskaoren azala. Mandoilek taldearen lehen diskaoren azala.

Mandoilek, estreinako diskoa zuzenekoei begira

2013-05-14

2013ko hasieran estudio lanetan murgildu zen talde berri hau lehenengo diskoa grabatzera David Nanclares musikariaren ekoizpen artistikoaren laguntzarekin.
Donostiako Piratek 6. musika lehiaketa antolatu dute. Donostiako Piratek 6. musika lehiaketa antolatu dute.

Donostiako Piraten 6. musika lehiaketa abian

2013-05-14

Parte hartzeko epea maiatzaren 25ean bukatuko da

Donostia eta inguruetako talde gazteek edo hasiberriek Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin sortu zen ekimen hau duela sei urte.
Bizi Musika saio berria! Bizi Musika saio berria!

Euskarazko bideoklipak biltzen dituen saioa estreinatu du 11TB-k: 'Bizi Musika'

2013-05-03

Astelehenetik ostiralera ikusi ahalko da 16:30etik aurrera

Euskarazko bideoklipek merezi duten tartea izango dute telebistan. Hain zuzen ere, Hamaika Telebistak BIZI MUSIKA izeneko saioa jarri du martxan, eta astelehenetik ostiralera euskal taldeen askotariko bideoak eskainiko dituzte 16:30etik aurrera.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak