entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Ahotsenea/Entzun! 2015-11-18

120 proposamen izanen dira 2015eko Ahotsenean

70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana zuzenean

Ahotsenean 120 proposamen izanen dira aurten. Ahotsenean 120 proposamen izanen dira aurten.
Lotura erlazionatuak
Abenduaren 4tik 8ra arte antolatuko da aurten Durangoko Azoka, eta azken urteetan bezala, Ahotsenea euskal egileen bilgune eta erakusleiho garrantzitsua bihurtuko da

Durangoko Azokaren 50. edizoa dugu aurtengoa. Beste behin, euskal kulturaren plaza bihurtuko da. Urtero bezala Ahotseneak 2015eko diskoen eta liburuen aurkezpenak hartuko ditu. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika-taldek aurkeztuko dute beren lana kontzertu formatuan. Solasaldien gunean, aldiz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dute (idazleak gehienbat, baina baita musikari zenbait ere), hainbat formatutan: solasaldia, mahaingurua, errezitaldia, ikuskizuna, emanaldi akustikoa... Bertan izanen gara Entzun! liburu-aldizkarikook ere, azokako lehen egunean, ordubata terdietan.

Aurten, Ahotsenea hazi egin da. 2013ra arte 55 sortzaile har zitzakeen guztira. 2015ean, 120 aurkezpen baino gehiago izango dira (egia da aurten bost egun direla).
bidali zure berria Bidali zure berria
Berrikuntza

Aurten proposamen berria eraman nahi du Ahotseneak literaturara. Narratiba eta poesia liburuak bestela aurkeztuko dira. Solasaldiarekin batera, aurkezpenen hasieran eta bukaeran pasarteak irakurriko dira musikaz lagundurik.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.