Diskoaren azala
Bilbo eta Barakaldo aldeko 121 krew rap taldeak El surko del tiempo / Denboraren ildoa disko luzea argitaratu berri du Musikherriaren babespean. Autogestio printzipioei leial Copyleft lizentziaren bidez kaleratu dute beren estreinako lana.
Dudak, aukerak, ekintzak, azken finen gizakiaren jokabidea eta Ezkerraldeak bizi izandako aldaketak deskribatzea da Mc-en testuen helburua, kutsu arabiarra eta rap frantziarraren oihartzuna duen mantu musikalaren gainean. 121 krew-ek gaztelania zein euskara erabiltzen ditu, lehenengoa bigarrena baino gehiago, baina edozein kasutan, pozgarria da euskara hip hop-aren unibertsoaren baitan berriz entzutea, kostata ari baita sartzen musika genero horretan.
121 Krew taldea 2000. urtean jaio zen Bilbo eta Barakaldo aldean. Aurretik maketa bat atera genuen
La mansión de los 1000 versos izenburuarekin.
Iluntasunean urteak eman ondoren, 2006. urtean gorakada handia bizi izan zuen taldeak, ingurutik kontzertuak emanez. Hortik aurrera, 121 krew taldea Euskal Herri osotik ibili da kontzertuak ematen, noiz edo noiz kanpora atereaz.
121 krew dira:
La Haine.- Mc
Lamá.- Mc
Hawa.- Mc eta produktorea
Doble R.- Dj
Rufo.- Beatbox
Mofus.- Ragga
Kolaborazioak
La causa del odio (Rubi-Bartzelona.
Muerte abestiaren base musikala.
Eider (Infux taldekoa.
Egunon abestian)