entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-11-14

2012ko Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 28an eta 29an egingo da

Besteak beste, Komaren azken kontzertua ikusteko parada izanen dute euskal presoen aldeko jaialdira gerturatzen direnek

Hatortxu Rock 14ren afixa. Hatortxu Rock 14ren afixa.
Lotura erlazionatuak
Euskal Herrian egiten diren jaialdien artean, negu parteko handienak, Hatortxuk alegia, motorrak bero-bero ditu dagoeneko milaka gazte hartzeko, noiz eta abenduaren azken asteburuan. Elkartasuna eta rocka batuko dira berriz Atarrabian. Besteak beste, Zea Mays, Habeas Corpus, Gatillazo, El Drogas, Bongo Botrako, Nekez eta Doctor Deseo ariko dira.

Hatortxu Rock 14. edizioa Brigi eta Nachok (Koma), Francis Diezek (Doctor Deseo) eta Nekez taldeak aurkeztu dute. Atarrabian izanen da, Enrecementerios izeneko zelaiunean. Azpian jaialdiaren inguruko informazio zabala aurkituko duzue, hortaz, aurkezpen eguneko datu interesgarri batzuk doazkizue hemen: 

Alde batetik, Koma taldearen azken kontzertua izango da Hatortxun emanen dutena. Hasiera batean Brigik taldea utziko zuela baina Komak jarraituko zuela iragarri bazen ere, azkenean taldeak ez jarraitzea erabaki du.

Bira amaierak
Bestalde, Doctor Deseok gira itxiko du Hatortxun (urtarrilean Barakaldon joko dute) eta kontzertu berezia eskainiko dute, kolaborazio eta lagunekin.
Zea Mays taldeak ere gira itxiko du abenduaren 29an, 2014 arte.
DSK-Deskontrolek ere geldialdia egingo du, 2013ko abanduaren 13ra arte.

Bira hasierak
Bongo Botrakok disko berria aurkeztuko du: Revoltosa.
El Drogas-ek bere bakarkako ibilbidearen hainbat garai eta taldetako abestiak eskainiko ditu. Disko berria ere aurkeztuko du.
bidali zure berria Bidali zure berria
HATORTXUROCK 14 / HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA

Jaialdiaren prentsa oharra bere horretan eskaintzen dizuegu:

HATORTXUROCK / HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA jaialdiaren 14. edizioa abenduaren azken egunetan izango da. Aurreko edizioan bezala, bi egunetan zehar izanen da, ABENDUAREN 28an, OSTIRALEAN, eta ABENDUAREN 29an, LARUNBATEAN, Atarrabia eta Burlata artean dagoen ENTRECEMENTERIOS delako eremuan, 2011n egin zen leku berean. Kontzertuak KARPA ERRALDOI bakarrean eginen dira, eta sarreren prezioak honakoak izanen dira: ALDEZ AURRETIK erosita 12

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.