entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-08-14

20TIK GORA KONTZERTU KILOMETROAK 07 JAIAN

Esne Beltzaren ep-aren azala Esne Beltzaren ep-aren azala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aurten, Bergaran, urriaren 7an, ospatuko den kilometroak jaian 20 musika talde eta bakarlari baino gehiago ariko dira. Horietatik, askok oso musika dantzagarria egiten dute, gorputza astintzera animatzen dutenak. Hala, trikiti, ska, reggae, cumbia edota rumba doinuak; baita rock gorragoa ere, popa... aurkituko ditugu Anari, Petti, Gose, Sagarroi, Tapia eta Letuira, Esne Beltza edota Anje Duhalde talde eta artisten eskutik.

Kilometroetako ibilbideak sei zerbitzugune ditu aurten eta gune horietan ariko dira ondoko musikariak:

AITZOL MUJIKA
ANARI
ANJE DUHALDE
BELCEBLUES
EH SUKARRA
EMON
ESNE BELTZA
FLY SHIT
GOSE
KAUTA
MULAMBO
NOUR
OINUTSIK
PANTXOA ETA PEIO
PETTI
RAUXA
SAGARROI
SAMAR
SKT SEKUENTZIA
TAPIA ETA LETURIA & JOKIN
TRAPATONI
TRIKIZIO


MULAMBO
Perkusio taldea. Tolosa eta inguruko hainbat saltserok osatzen dute. Afro-brasildar erritmo sentsualak erabiltzen dituzte..., parrandarako bada ere. Portugal eta Afrikako herri ezberdinetako tradizio musikalaren nahasketan du oinarria batukada honek eta Euskal Herriko kaleetan barrena dabiltza jendea dantzan jartzen.

SKT SEKUENTZIA
Zarauztarrak. Oro har, rockaren barrutian murgiltzen badira ere, rapa eta bertsolaritza nahasten dituzte, bi estilo baina finean gauza bera. Azkenaldian etena hartu dute eta ez dituzte zuzeneko emanaldiak egin. Hala, bigarren diskoa prestatzeko lanean ibili dira. Iaz kaleratu zuten Hautsetik (Musikherria) lehen diskoa. Imanol Epelde bertsolaria da kantaria.

TRAPATONI CIRCUS BAND
Elorriotik datoz. Lagun taldea elkartuta sortu zen, 2001eko amaieran. Musikari mugarik jartzen ez dion taldea da. Rock, ska, reggae, saltsa, blues edota jazz musikatan oinarritzen dira. Euskal Herrian dantzarako gogoa sortzen duten taldeen gabezia sumatuta abiatu ziren. Alaitasuna eta dantzarako gogoa sortzea dute helburu.

RAUXA
Rumba katalanak dantzarako. Entzuleria katalana berenganatu duen azken talde gaztea da Rauxa. Sona9, Kataluniako musika lehiaketarik garrantzitsuena irabazi ostean, Dusminguet taldekoen laguntzaz grabatu dute lehen diskoa, Kilometroetan aurkeztuko dutena. 200 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, Katalunia alderik alde zeharkatuz eta aretoak lepo betez. Lehen aldiz Euskal Herrian.

NOUR
Cheb Balowski taldeko abeslaria izan zen Yacineren proiektu berria da Nour. Harekin batera, Todos Tus Muertos eta Color Humano taldeko kideak ere aurkituko ditugu talde honetan. Yacineren ahots indartsuari rock talde bikaina gehitu zaio oraingoan. Ekialdeko melodiekin jolasten dute, hip hopari eta musika elektronikoari keinuak eginez.

SAMAR
Iban Nikolai didjeridoo jolearen taldea. Australiar instrumentuak ematen dio berezitasuna taldeari eta egiten duten musikari. Lau lagunek osatzen dute taldea eta perkusioak dauka garrantzia handia. Izan ere, didjeridooa haizezko musika-tresna izanik, perkusiozkoa ere bada eta bateria eta perkusioa ere badarabilte. Baxuak ukitu melodikoa ematen dio. Dantza egiteko musika da, erabat erritmikoa.

ESNE BELTZA
Etzakit taldean ezagun egin eta azkenaldian Fermin Muguruzarekin aritu den Xabi Solanoren talde berria da Esne Beltza. Aurten sortutako taldea bada ere, eskarmentu handiko musikari ugari bildu dira bertan. Sagarroi, Selektah Kolektiboa, Fermin Muguruza, Joxe Ripiau, Etzakit edota Izotz moduko taldeetan jardundakoak. Taldea osatzen dutenek, batik bat reggae, ska eta hip hop erritmoak dituzte gustuko, eta musika estilo ezberdinak nahasten dituzte kantuetan; dantzan aritzeko, pot egin arte.

KAUTA
Zarautz eta Andoainekoak sasoitsu daude azkenaldian, batez ere azken diskoa, Biluzik izenekoa, argitaratu dutenetik. Disko honek hainbat aldaketa ekarri ditu taldearendako: hirukote bihurtu dira; bestalde, hasierako metal soinuak orain ez daude horren agerian eta rock arlora jo du taldeak, hard corea ere indartsu ageri delarik abesti batzuetan. Melodiak ere ageriago daude orain. Kauta taldeak rock eta hard core melodikora bideratu ditu ahalegin guztiak eta, baita ahotsaren melodietara.

TRIKIZIO
Zegamarrek inor ez dute geldi uzten zuzenekoetan. Euskal Herriko plazetan kontzertu gehien eskaintzen dituen trikiti taldea da hau. Euskal abesti ezagunen errepertorio zabala eskaintzen dituzte emanaldietan: hasi kalejiretatik, Su Ta Gar, Berri Txarrak edo Negu Gorriak taldeen abestietaraino. Trikitia, erromeria eta dantza; berba horiek bat egiten dute Trikiziorekin. Disko berriarekin datoz, gainera.

GOSE
Arrasatekoa da azkenaldian nonahi ageri zaigun beste talde bat. Trikitixa eta musika elektronikoaren uztarketa arriskutsuak abiatu du Gose talde zirikatzailea. Berba probokatzaileak ahoan hartuta Carlinhos Brown brasildarrarekin batera ibili dira batetik bestera azkenaldian. Eutsi! filmaren soinu bandako protagonista ere izan da. Soinu tradizionaletatik haratago, trikitia gaur egungo doinuekin uztartuta.

TAPIA TA LETURIA, & JOKIN
Eskarmentu handikoak dira Tapia eta Leturia. Mila saltsatan jardundakoak eta era askotako proiektutan ibiliak. Kilometroetan erromeriari helduko diote, hor murgiltzen baitira naturalen. Eta Jokinen laguntzarekin dantzara animatuko gaituzte. Inor ez dute geldirik lagako, ezta geldo edo gatz bakoena ere.

EH SUKARRA
Eibartarrek 90eko hamarkadan ezagutu zuten loraldia. 6 disko kalean eta ehunka kontzertu han eta hemen, horietako asko gure mugetatik kanpo. Talde historikoa. Rock kaletarra, arina, errebeldea, melodia sarkor eta gustagarrien oinarri. Nortonen ahots kraskatu eta aldi berean zakarra, testu zuzen eta hurbilen giltzarri. Aspaldi ikusi barik daukazuenondako, sasoi onean daudela jabetzeko aukera.

ANARI
Ahots pertsonal eta berezietako bat da Anarirena. P.J. Harvey, Ainara Legardon edota Nick Cave bezalako artistak jarri dituzte azkoitiarraren ondoan. Zebra bere hirugarren bakarkako disko luzeak kritikaren eta publikoaren laudorioak jaso ditu. Soinu elektrikoagoa, lehorragoa, distiratsuagoa aurkeztu digu disko horretan. Horretarako, Inoren Ero Ni taldeko musikarien laguntza izan du.

PETTI
Zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea. Kantari berezia eta gitarra jotzaile fina, bluesman distiratsu eta grinatsu baten aurrean gaude. Folka eta bluesa gurean inork baino hobeto uztartzen ditu. Azkenaldian, Rafa Rueda eta Txuma Murugarrenekin batera ibili da, bikain formatu horretan ere. Kilometroetan bakarrik jardungo du beratarrak, gitarra eskuan.

SAGARROI
Jendea dantzara animatuko duen beste talde bat. Ska, reggae, cumbia..., doinu beroekin. Muguruza anaietako gazteenaren, I
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.