entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-02-13

290 disko inguru argitaratu ziren iaz Euskal Herrian eta erdia baino gehiago autoekoizpenak izan ziren

Hemen da 2013ko 'Gureandoinu', iaz gurean argitaratu ziren musika-argitalpen guztien zerrenda (edo ia)

Gureandoinu 2013 zerrendaren azala. Gureandoinu 2013 zerrendaren azala.
Dokumentu erlazionatuak
Autoekoizpenen igoera kenduta, ez da aldaketa nabarmenik izan aurreko urtearekin alderatuta


2013an plazaratu ziren disko gehienak auto-ekoizpenak izan ziren. Hauxe da Gureandoinu 2013 disko-zerrrendatik atera dezakegun daturik esanguratsuena.
Bestalde, euskaraz interpretatutako diskoen kopurua pixka bat apaldu zen, argitalpen erdaldunen mesedetan. Azken bariante inportantea disko kopuru totalari dagokiona da. Iaz, azken bi urtetako tendentzia hautsiz, ez genuen 300 argitalpenen muga gainditu, edo beste moduz esanda, diskoen produkzioa arinki erori zen.
Bada, datu guzti hauek eta beste batzuk Inaxio Esnaolak egin duen analisi laburrean aurkituko dituzue Gureandoinu 2013 argitalpenenen zerrendan. PDF formatuan deskarga dezakezue (argazkiaren azpian duzue esteka).

Bestalde, Gorka Bereziartua (Argia), Iker Barandiaran, Jon Eskisabel (Badok.info), Myriam Garzia (Entzun!) eta Urko Ansa (Entzun! eta Zarata Mondo Sonoro) kazetarien 2013 disko kuttunak aurkituko dituzue bertan.
 
ZER DA GUREANDOINU?
Harrobia Lantzen eta Entzun!en arteko elkarlana da Gureandoinu egitasmoa. 2006an hasi ginen urteko argitalpenen zerrenda osatzen eta 2010ean Gureandoinu txostenean gorpuztu zen, Inaxio Esnaolak urtez urte bildutako datuekin.
Gureandoinu zerrendarekin, urtez urte Euskal Herrian argitaratzen diren diskoen berri eman nahi dugu, baina analisirako tresna bat eskaini nahi dugu ere, gure musikagintzaren eboluzioa aztertzeko eta horren gainean gogoeta egiteko.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.