entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2016-03-10

320tik gora disko fisiko zein digital argitaratu ziren iaz Euskal Herrian

Horietatik, ia 200 autoekoizpenak izan ziren

Gureandoinu 2015 zerrendaren azala. Gureandoinu 2015 zerrendaren azala.
Dokumentu erlazionatuak
Gureandoinu 2015 musika-argitalpenen zerrendak azken urteotako tendentziari eutsi dio. Ikusi hemen iaz gurean argitaratu ziren (ia) disko guztiak


Euskal Herriko musikagintzaren urtebeteko uzta jaso dugu berriz. Akaso ez oso-osoa, baina ez dudarik egin oso zerrenda konpletoa dakarkizuegula. Ez gara hitz alperretan galduko ordea. Izan ere, aurtengo zenbakiak azken urteetan eman direnen oso antzekoak izan baitira: 320 argitalpen fisiko zein digital pasa zenbatu ditugu 2015ean. Zerrenda honetatik, ia 200 dira autoekoitziak, eta 100 baino gutxiago diskoetxe profesionalek finantzatu eta babestu dituzte.

Euskarri edo formatu guztiak erabili dira (digitaletik binilora) eta musiken aniztasuna ere datu aipagarria da, rockaren eremuko lanak nagusi badira ere. Hizkuntza kontuetan ere, aldaketa gutxi. Euskara izan da nagusi 2015eko argitalpenen artean.

Beti bezala, zerrendarekin batera, Gureandoinu 2015 honetan urteari errepasoa eta iritzi artikulu bat ere aurkituko dituzue.

  • Gureandoinu 2015 eskuineko estekan klik eginez deskarga dezakezue.


Zer da Gureandoinu?
Entzun! eta Harrobia Lantzen egitasmoaren arteko elkarlanaren emaitza da Gureandoinu musika-argitalpenen zerrenda. 2006an hasi ginen Euskal Herriko talde zein artistek argitaratutako diskoen zerrenda egiten eta argitaratzen.
Hala ere, emaitza horiek modu txukunago batean eman genitzakeela ikusi genuen eta PDF formatuko argitalpen berezi bat egitea hotu zitzaigun: Gureandoinu. Oso ongi azaldu du Inaxio Ensola kazetariak aurtengo zenbakiaren editorialean: "Argitalpen guztiei ikusgarritasuna emateko asmoarekin sortu genuen Gureandoinu egitasmoa. Tematuak segitzen dugu gure sormena dokumentatzen. Beharrezkoa delako, eta batez ere, nahi dugulako".

bidali zure berria Bidali zure berria

2 iruzkin

Entzun! 2016-03-14 11:46:48

Kaixo Lorea, eskerrik asko informazioarengatik.

kontziente gara zerrenda honetan ez daudela artista eta disko guztiak, eta halaxe aipatzen dugu editoan, jakin badakigulako urtero batzuk "eskaptzen" zaizkigula.
Musika estiloena baloratuko dugu. Interesgarria da. Hala ere, beti diogu zerrenda honetan Pop (bere zentzu zabalenean, heavytik elketronikara), folk eta jazz musiketako diskoak biltzen ditugula.
Eskerrik asko
Xabier

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Lorea 2016-03-14 10:50:40

Musikari profesionalek euren kabuz argitaratutato diskorik ez dut ikusi zerrendan. Musikene eta musika eskolak izan daitezke horren informazio
iturri.

Horrez gain, zerrendan musika estiloa zein den ere jartzeari interesgarria deritzot.

Moskito records-eko diskoak ere falta dira zerrendan. Urtero euskal jazz musikari baten diskoa grabatu eta argitaratzen du Bilbon dagoen ekoiztetxe horrek.

http://www.jazz-on.org/

Proposamena kontutan hartuko duzuelakoan,

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.