entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-19

325 disko inguru argitaratu ziren 2012an Euskal Herrian Gureandoinu argitalpen-txostenaren arabera

Euskaraz interpretatutakoek gora egin zuten eta estilo aniztasuna nabarmendu zen berriz ere

Gureandoinu 2012 txostenaren azala. Gureandoinu 2012 txostenaren azala.
Dokumentu erlazionatuak
Entzun! aldizkariak eta Harrobia Lantzen ekimenak elkarlanean osaturiko txostenak gure musika eszenaren bizitasuna eta sormena islatu ditu beste behin


Gureandoinuk, iaz plazaratu ziren Euskal Herriko musika argitalpenen zerrenda jasotzearekin batera, hainbat kazetariren hamar disko esanguratsuenen hautaketak biltzen ditu.
Merezi du PDFa jaitsi eta bistadizoa botatzea eta 2012an argitaratu ziren disko guztiak zerrendatuta ikustea. Izan ere, 325 disko inguruk ikusi zuten argia (disko luzeak, EPak, singleak eta aurtoekoizpenak).
Datuok aztertu eta gero, lerro nagusi batzuk ateratzen ahal ditugu: Iazkoekin alderatuta, ez da aldaketa nabarmentik izan. Euskarazko diskoek gora egin dute eta erdaldunek pixka bat behera. Era berean, disko instrumental gehiago egon dira eta estilo aniztasunak bere horretan jarraitu du. Askotariko eszena bat dugula adieraztea aspaldi utzi zion notizia izateari.
Formatuei dagokienean, azken urteetako tendentziak agintzen segitu du. CDa nagusi da, biniloak geroz eta leku gehiago hartzen ari den panoraman.

Argazkiaren azpian, txostenaren PDFa daukazue deskargatu nahi baduzue.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.