entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Abendurock X
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-11-21

Abendurock X

Abenduaren 4an abiatuko da Mutrikun. Kokein, Highlights, Tristan Crowley, Jon Gurrutxaga, Lurra eta The Brutal taldeek joko dute

Lemmy-k dio, hemen da Abendurock X. Lemmy-k dio, hemen da Abendurock X.
Musikaz gain, Emarock dokumentala eta Jon Iraundegiren argazki erakusketa izango dira gozagai.


Hamar urte igaro dira Mutrikuko Rock Kolektiboa (MRK), eteneladi baten ostean, berriz ere, herria girotzen hasi zenetik. Hamar urte ahuetan makina bat emanaldi antolatu ditu Mutrikuko elkarteak, eta aurtengoan ere kartel aski interesgarria jarri digute mahai gainean.
Urtero bezala, oraingoan ere eskaintza zabala dakarte antolatzaileek; beste beste, estilo ezberdinetako musika taldeez, bideo emanaldiaz (Emarock dokumentala) eta Jon Iraundegiren argazki erakusketaz gozatzeko aukera izango du Mutrikura hurbiltzen den edonork.





Abenduan herriko tabernetan, kultur etxean eta gaztetxean oholtza gainera igoko diren taldeak ondorengoak dira: Kokein (akustikoa), Highlights, Tristan Crowley, Jon Gurrutxaga, Lurra eta The Brutal.
Eta nola ez, ohiturari jarraituz, aurten ere ez da faltako herriko taldeek urtero eskaintzen duten bertsio gau arrakastatsua.

EGITARAUA

  • ABENDUAK 4 (ABENDUROCK IREKIERA, ZABIEL KULTUR ETXEAN). Emarock dokumentalaren emanaldia + KOKEIN taldearen kontzertu akustikoa + Jon Iraundegiren argazki erakusketa irekiera eta montxorra). Oharra: argazki erakusketa abenduaren 4, 5 , 6 eta 7an egongo da zabalik.
  • ABENDUAK 5 OSTIRALA, HIGHLIGHTS. Gaueko 22.30tan, Zubiaram tabernan.
  • ABENDUAK 7, IGANDEA, TRISTAN CROWLEY. Arratsaldeko 19:00tan, Zubixa tabernan.
  • ABENDUAK 12, OSTIRALA, JON GURRUTXAGA. Gaueko 22:30tan, Goitibehera tabernan.
  • ABENDUAK 19, OSTIRALA, LURRA. Gaueko 22:30tan, Txalaparta tabernan.
  • ABENDUAK 20, LARUNBATA, MRK ROCK GAUA. Gaueko 22:30tan, Gaztetxian.
  • ABENDUAK 26, OSTIRALA, THE BRUTAL. Gaueko 22:30tan, Gaztetxian
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.