entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-01-26

Aberri Txarrak taldearen lehen diskoa, 'Ertzainis Democracy', otsailaren 3an kalean

Maldito Records zigiluarekin argitaratuko dute

Aberri Txarrak-en lehen diskoaren azala. Aberri Txarrak-en lehen diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Aitor Ibarretxeren (Lendakaris Muertos) talde berria da eta, lehen bezala, orain ere zirikatzeko asmo garbiarekin datoz


Aitor Ibarretxeren (Lendakaris Muertos) talde berria da Aberri Txarrak. Aitorrekin batera, Carlosek, Germanek eta Txoberrek osatzen dute banda: postaleko punkia lehena, ezkutuko jebia bigarrena, etorkin ilegala bestea eta kantautoreen mertzenarioa azkenekoa. Irakurri dugunez, barnetegi batean izan ziren 2014ko udan "Euzkadi profundoan" euren euskara herdoildua pixka bat hobetzen.

Baina ez pentsa EGA azterketara aurkeztuko direnik. Aski dute eskolaurreko euskaraz kantatzea. Lendakaris Muertos-en oinordekoak dira zalantzarik gabe: Zirikatzera datoz eta musikari dagokionez, kantu laburrak, azkarrak eta zuzenak egiten dituzte, beti ere punkaren baitakoak.

Joan den urte amaiera lehen EPa argitaratu zuten. Hiru kantu zekartzan: PNV Faxista, Straight Ez eta Traveloak:

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.