entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-05-02

Abian da Bilbao Hiria pop-rock lehiaketaren 24. edizioa!

Izena emateko epea maiatzaren 31n bukatuko da

Rocket to Bilbao 24!!! Rocket to Bilbo 24!!!
Gaurtik aurrera (maiatzak 2) zabalik da Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 24. edizioan apuntatzeko epea. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek (1977ko urtarrilaren 1etik 1994ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoek) osatutako Europako musika taldeentzat da lehiaketa

Xedea taldeen lanak sustatzea eta zabaltzea da, baita estatuko eta nazioarteko beste talde batzuekin eszenatokian jardutea ere. 
Maiatzaren 31ra arte aurkez dezakete parte hartzeko eskabidea taldeek, www.bilbao.net/bilborock web orriaren bidez. Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte:
* 3 kanta, mp3, ogg edo wma formatuan.
* Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
* Taldearen historiala doc, docx, odt edo pdf formatuan.

Bilborock aretoan joko dute sailkatutako 38 taldek irailetik azarora bitartean

Parte hartu nahi duten taldeek baldintza hauek bete beharko dituzte:
* Disko bat baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko bati lotua.
* Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
* Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.


bilbao.net/bilborock web orriaren bidez eman behar dute izena taldeek maiatzaren 31 baino lehen

3 modalitate eta 3 fase
Hiru modalitate daude: Pop-Rocka, Metala eta Beste Joera Batzuk. Taldeek modalitate bakar batean eman behar dute izena. Dena dela, antolatzaileek egoki iritziz gero, taldeek parte hartzeko beste modalitate batean sartzeko eskubidea izango dute.

Lehiaketak 3 fase izango ditu:
1. Izena eman duten taldeetatik epaimahaiak 38 talde aukeratuko ditu, 2. fasean parte hartzeko. Modalitateen arabera honela banatuta: 24 talde Pop Rockekoak, 10 Metalekoak eta 4 Beste Joera Batzuetakoak. Dena dela, epaimahaiak alda dezake banaketa hori.

2. Lehen fasean aukeratutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan, 2012ko irailetik azaroa bitartean eta kontzertuak doakoak izango dira. Fase honetan, epaimahaiak honako hauek aukeratu behar ditu: Pop Rockeko 3 talde, Metaleko 3 talde eta Beste Joera Batzuetako 2.

3. Gelditu diren talde horiek kontzertu finaletan joko dute.

Lehiaketaren 2. eta 3. faseetan parte hartzen duten taldeek laguntza ekonomiko bat jasoko dute Bilbora etortzeko eta bertan jotzeko gastuetarako.
Epaimahaiaren osaketa fasearen araberakoa izango da:
1. eta 3. faseetan musikaren arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.
2. fasean musikaren arloko profesionalek, musikari loturiko gazte ez profesionalek eta  kontzertuetako entzuleek osatuko dute epaimahaia.

Lehiaketaren bigarren 2. fasea hasi aurretik, sailkatutako taldeek jabego intelektualaren euren eskubideak defendatzen dituen erakunderen batean erregistratuta badauzkate euren abestiak, horren berri eman beharko diete Lehiaketaren antolatzaileei.

Sarietan 20.700 euro banatuko dira guztira







Sariak

24. edizioan honelaxe banatuko dira sariak:

1.a
5.000 euro Pop-Rocka
5.000 euro Metala
2.700 euro Beste Joera Batzuk

2.a
2.500 euro Pop-Rocka
2.500 euro Metala

3.a
1.000 euro Pop-Rocka
1.000 euro Metala


Lehen aldiz emango zaio 1.000 euroko saria lehiaketan ustekabeko maila eman duen talde gazteari. Horrez gain, sari hauek emango dira:
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.