entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2010-10-14

ABIAN DA HARROBIA ZUZEN KONTZERTU EGITASMOA

Harrobia Zuzen! Harrobia Zuzen!
Euskal Herriko musika alternatiboa sustatzearekin batera, Donostiako kontzertu proposamena aberastea xede dauka Harrobia Zuzen kontzertu sortak. Halako proiekzioa daukaten taldeak eta talde hasiberriak partekatuko dute eszenatokia.

Dagoeneko abian da HR!Z edo Harrobia Zuzen Kontzertu Programa egitasmoa. Gure eszenan nabarmentzen diren euskal taldeak Gipuzkoako hiriburura ekarriko ditugu. Zuzeneko proposamena, berriz, inguruko talde hasiberri batekin osatuko dugu. Hau da, bi taldek osatuko dute emanaldi bakoitza: bidea egin duen batek, bidea egingo duen beste batekin batera.

Kontzertu programaren jatorria Sektor Rock irratsaioa da (Herri Irratia). "Irratitik zuzenekoetara jauzi egitea erabaki genuen, baita lortu ere. Dena dela, kontzertu bakarra egin ondoren, programaren hamar urtetik gorako ibilbidea eten egin zen eta kontzertu programaren ideia ere", azaldu dute ekimenaren arduradunek. Horrela sortu ziren Harrobia Lantzen Euskal Herriko musika alternatiboa babesteko ekimena eta Harrobia uhinzine edo irratsaioa (egun Info Zazpi bidez zein sarean entzun daitekeena). Gerora, iragan hurbileko ideia berreskuratu eta Harrobia Zuzen kontzertu programa sortu zuten.

Gunea. Donostiako Doka Kafe Antzokia da zuzenekoetarako hautatu duten lekua.

Maiztasuna. Zuzenekoak noizean behin edo gutxienez bi hilabetean behin izango dira. Taldeen zein aretoaren araberakoa ere izango da.


LEHEN KONTZERTUA
Willis drummond + yelow Page
Urriak 30, 21:00
Doka Kafe Antzokia
5 euro
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!