Beti gazte, behintzat eszenatokira igotzen den bakoitzean.
Datorren ekainaren 28an, Young anaiak eta Brian Johnson gidari dituen rock’n’roll lokomotorak berriro ere astinduko ditu Bilbo inguruak, 2008an kaleratu zuten Black Ice diskoaren aurkezpen bira mundialaren barruan.
2010eko
ekainaren 28a, astelehena, da eta batek pentsa dezake ez dela data egokia rock kontzertu baterako, kontutan izanik egun bat lehenago amaituko dela eta Azkena Rock Festivala Gasteizen, hiru egunez rockaren habia izan eta gero. Baina ziur gaude ez dela sarrerarik geratuko AC/DC australiarrek
San Mames futbol zelaian eskainiko duten kontzerturako.
Iaz Barakaldoko BEC-en jo zuten kontzertutarako sarrerekin izandako arazoak direla eta, oraindik aurreratu ez badute ere zenbat sarrera jarriko dituzten salgai,
20.000 inguru Athleticen futbol zelaiko txarteldegian bertan egongo dira eskuragarri, arazoak saihesteko edo. Dena dela, datorren astean zehaztuko dituzte sarrerak non, noiz eta nola lortu ahalko diren.
Zorte apur bat dutenak rock eszenan talde beterano ditugun “deabru” hauen abesti klasikoak entzuteko parada izango dute (
Back In Black, Dirty Deeds Done Dirt Cheap, Highway to hell, Thunderstruck...), eta besteok, iaz egin bezala Entzun!-ek argitaratu zuen kronika irakurri beste erremediorik ez dugu izango).
Irakurri iaz AC/DC apirilaren 4an Barakaldoko BEC-en eskaini zuen kronika: