entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
entzun.com 2018-06-21

Adarra saria 2018

20 urteko ibilbidearen ostean saria jasoko du Anarik


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ibilbide oparoa egin du ANARI kantariak azken urteotan. 2018ko Adarra saria ematea erabaki du Donostia Kulturak, eta kontzertu berezia eskainiko du Victoria Eugenia antzokian, orain arte alboan izan dituen musikari guztiekin.

Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado (teklak), Xabier Olazabal Drake(baxua) eta Ander Mujika (gitarra) dira egun taldea osatzen dutenak.
Hogei urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, kalitate maila zainduz eta hitzei garrantzia eta musikari nortasuna emanez disko sorta polita atera ondoren, Anarik jasoko du aurtengo Adarra Saria.
Saria jasotzeko, kantari eta konpositoreak kontzertu bat prestatu du, non bere ibilbide osoari emango baitio begirada, gonbidatu askok lagunduta: Pello Ramirez (cello), Xabier Strubell (gitarra), Jon Oiartzun (zerra), Maite Arroitajauregi (cello, ahotsa), Petti (ahotsa, gitarra), Beñardo Goietxe (ahotsa), Borja Iglesias (gitarra), Ager Insunza (viola). Kontzertua hasi aurretik, Anarik garaikurra jasoko du, Marijose Rekalde eskultoreak egina, Donostiako alkate Eneko Goiaren eskuetatik.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.