entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-05-14

'Ahopeko kontzertuak', zuzeneko emanaldi ezkutuak Bilbon

Duela bi hilabete jarri zen martxan gertutasuna bilatzen duen ekimen musikal berri hau

Ahopeko kontzertuak. Ahopeko kontzertuak.
Kontzertuak formatu intimo eta txikikoak dira, eta etxeko egongela batean zein lokal komertzial txiki batean izan daitezke


Ahopeko Kontzertuak, Bilbon sortu den ekimen musikal berria da. Joan den martxoan abiatu zuten kontzertu sorta berezi hau. Emanaldiak Bilboko hainbat espazio pribatutan egiten dira: etxe bateko egongela izan daiteke, edo lokal komertzial txiki bat.
Adierazi digutenez, antolatzaileen asmoa ez da kontzertu aretoekin edo tabernekin lehiatzea, izaera intimoko kontzertuak egitea baizik, non entzuleak musikaz gozatu eta musika balioetsi dezakeen modu ezberdin batean.
Orain arte, Ukulele Clan Band, Alexandre Lacaze, Musselman, Toby Connor eta Pablo und Destruktion aritu dira.

Publiko bezala parte hartzeko idatzi helbide honetara: ahopekokontzertuak@gmail.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.