entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-11-07

Ahotsenea, handiago

Bi karpa izanen ditu aurten

Ahotsenea zabaldu dute aurten. Ahotsenea zabaldu dute aurten.
Ahotseneatik kanpo gelditu diren lagunak hartzeko asmotan, espazioaren birformulazioa egin dute. Zuzenekoak karpa batean egingo dira eta solasaldiak eta aurkezpenak bestean.



Gogoratuko duzuenez, joan den irailaren 16an, sortzaileen gunean izena emateko epea ireki eta berehala (ordu eskasetan), zuzeneko emanaldien eta liburu aurkezpenen eskaintza bete zen (40 zuzeneko eta beste 40 aurkezpen). Ororen gainetik, Ahotsenearen arrakastaz, pizten duen interesaz eta proiektuaren beharraz hitz egiten du datu honek.
Hala ere, tamalez, hainbat eta hainbat egile kanpo gelditu ziren. Gaur arte. "Aurreko asteetan, Ahotseneatik kanpo gelditu diren lagunak hartzeko asmotan, espazioaren birformulazioan ibili gara (finantziazioa, tokia...)", adierazi du Lutxo Egia koordinatzaileak.
Gauzak horrela, bi karpa ezarriko dira aurten: bata zuzenekoetarako, non bi eszenatoki egongo diren aurrez-aurre; eta beste bat solasaldi eta errezitaldietarako. Modu honetan 55 kontzertu eta 36 solasaldi (gutxi gora behera) hartuko ditu sortzaileen guneak. Horretaz gain, Ikasle Egunaren 2 emanaldiak, beti bezala.

Honek guztiak koadrantea berriro osatzera eraman ditu Ahotseneako arduradunak. Laster jakinaraziko dituzte ordutegi berriak.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.