entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-04-18

Aitzealdenk! Zuzenean musika jailadia jaio da

Lehen edizioa Azpeitian burutuko da apirilaren 27tik 29ra

Aitzealdenk!!! Aitzealdenk!!!
Euskal Herriko eta atzerriko zortzi taldek hartuko dute parte: Mondocane (herriko taldea), Capsula eta Antilles, Willis Drummond, Inoren ero ni eta We are Standard, Santiago Latorre eta Rauelsson

Hiru egunez zuzeneko emanaldiak hartuko dituen Aitzealdenk! Zuzenean jaialdia hil honen azkenengo asteburuan izango da, hain zuzen, apirilaren 27tik 29ra. Herriko, Euskal Herriko eta atzerrikoek osatutako zortzi taldek hartuko dute parte Aitzealdenk! Zuzenean jaialdiaren lehen edizio honetan. Hauxe da egitaraua:

  • Apirilak 27, ostiralean:
Mondocane (herriko taldea), Capsula eta Antilles
Mondocane. Jaialdiaren helburuetako bat denez herriko taldeek ere parte hartzea, Mondocane izango da oraingo honetan atera berri duen UrAzala diskoa aurkezten.
Antilles. Gutxitan juntatzen dira Antilles taldeko hiru kideak, izatez beste taldeetan jotzen baitute (The Berg Sans Nipple eta Sister Iodine bezalakoetan). Bada, aukera horietako bat jaialdi honetan izango dugu, ostiraleko kartelari berezitasuna emanez.
Capsula. Estatu Batuetako biratik etorri berritan zuzeneko potentea eskainiko dute, ohi bezala.


  • Apirilak 28, zapatuan:
Willis Drummond, Inoren ero ni eta We are Standard
Inoren ero ni. Aski ezagunak ziren BAP! taldearen errautsetatik sortutako taldea, gogo eta kide berriekin etorriko dira.
Willis Drummond. Une honetan Euskal Herrian dagoen zuzenekorik indartsu eta biziena eskaintzen duen taldea.
We are Standard. Euskal Herritik kanpo ere ezagun egin den Getxoko taldeak 2011kako azaroan atera zuen Great State diskoaren bira hasi berri du, eta Londrestik bueltan lehenengotako kontzertua izango da Aitzealdenk! Zuzenean jaialdian emango duena.

  • Apirilak 29, igandean:
Santiago Latorre eta Rauelsson
Santiago Latorre. Jaialdiko proposamenik berezi eta arriskatuena. Londrestik espreski kontzertu hau ematera dator. Soinu inprobizazioa eta ikus-entzunezko proiekzioa zuzenean nahastuko ditu. Hemen jo eta gero Primavera Sounden arituko da.
Rauelsson. Low talde estatubatuar handiaren telonero ibili berritan ibilbide oparoa duen musikari honek Piter Broderick izango du alboan emango duen kontzertuan.

  • Jaialdiko egun bakoitzarentzako sarrerak egongo dira, eta nahi dutenentzat hiru egunetako bonoa ere egongo da. Sarrerak www.sanagustinkulturgunea.net edo www.aitzealdenk.com webguneetan lor daitezke eta Sanagustin kulturgunean bertan ere egongo dira saltzen, gaurtik aurrera.
bidali zure berria Bidali zure berria
Aitzealdenk! Zuzenean 02

Lehen edizioa hasi ez eta dagoeneko bigarren kontzertu sorta prestatzen ari dira, udazkenerako. Aitzealdenk! Zuzenean musikaldiaren bigarren edizioa izango ela aurreratu dute! Urriaren amaiera aldera izango da, hura ere hiru egunetakoa. Aurreratu dezakegu, batetik, Euskal Herrian azken urteetan puntan dabilen talde bat izango dela: Lis

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.