entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

Sagardantza 2012-02-03

“Amor, Odio y Ruido”, The Kluba taldearen bigarren diskoa

Skalariak taldearen (1994-2007) sortzaile eta buru izan zen Juantxo iruindarrak bigarren diskoa argitaratu du bere egungo bandarekin, The Klubarekin alegia

The Clubaren bigarren diskoaren azala. The Clubaren bigarren diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
The Kluba "Amor, odio y ruido"
Lotura erlazionatuak
Egun, Reusen (Katalunia) bizi bada ere, Juantxo bere jaioterrira bueltatu zen otsailaren 2an, osteguna, bere disko berria aurkeztera: Amor, Odio y Ruido (Maldito Records), hamabi kantuz osatutako diskoa, non erro jamaikarrak rock and rollarekin nahasten dituen.

Iruñeko Kale Nagusian Akelarre kultur elkarteko kidea den Punkik zabaldu duen punk estiloko arropa dendan izan zen aurkezpena. Juantxok, akordeoilari baten laguntzaz, diskoko hainbat kantu jo zituen formatu akustikoan. Denda toperaino beteta zegoen, adin guztietako entzuleriarekin. Azaldu zuenez, egunean berean entseatu eta prestatu zuten saio akustikoa.

Abesti berrien lerro nagusia dastatu ahal izan genuen, Punkik ateratako zerbeza bat eztarriratu bitartean, baina The Kluba sei pertsonez osatutako banda bat da, non oinarri erritmiko eta gitarrez gain, pianoa eta metalak ere dauden.
The Klubaren bigarren diskoa lehenegoa utzi zuten puntutik abiarazi dutela dirudi, doinu rockzale klasikoak Jamaikako sustraiekin uztartzen segitu dutelako, metalen presentzia areagotuz, hori bai. Hitzei dagokienean berriz, mezu ezkertiarrak, prostesta eta matxinada topatuko ditugu, gaztelaniaz ia goitik behera. 
Amor, Odio eta Ruido Garate estudioetan (Andoain, Gipuzkoa) grabatua izan da Kaki Arkarazo, Martxel Arkarazo eta Triku Villabellaren eskutik.
ABESTI ZERRENDA

01. Mi Voz
02. Amor, Odio Y Ruido
03. Borracho De La Vida
04. Vámonos
05. Anti-cowboy
06. ¿Quién Fue Primero?
07. Colapso Capital
08. Nunca Vas Solo
09. Rude Rockers Llamando
10. ¡Qué Calor!
11. Nada Terminó
12. Como Una Piedra

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!