entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2005-09-05

ANARI 5 URTE ETA GERO

zuria beltzaren gainean edo beltza zuriaren gainean? zuria beltzaren gainean edo beltza zuriaren gainean?
Bost urte itxaron behar izan ditugu habitik salto egin eta zebran pausatu arte. Itzuli da Anari, eta itxaroteak merezi zuen.
Bere bakarkako hirugarren diskoak, Zebrak, aurrekoa biak baino doinu rokeroagoak eta grinatsuagoak ditu ( ezin dugu ahaztu Petti-rekin kaleratutako disko hura ere, metak, pil-pil sessions). Zebran, kantuetan talde sen gehiago nabari zaio Anariri. Hala ere bere ahots bereziak honezkero hain berea den eremu horretara eramaten gaitu. Disko honetan gainera hitzek baterokotasuna ematen diote lan guztiari. Hitzak eta irudiak kantu batetik bestera salto egiten dute, izaera oso eta bakana emanaz diskoari. Ez dugu beste ezer azalduko. Diskoa entzun eta gozatzeko unea da. Berdin dio zenbat itxaron behar dugun hurrena arte, geroak ez du hainbeste axola orain zorionekoak gara eta... Azkenean hemen dago Zebra. Luze itxaron dugun Anariren lan berria. 5 urte igaro dira Habiak (Esan Ozenki Records 2000) izeneko lana oparitu zigunetik, entzulego zein kritikaren laudorioak jaso zituen diskoa. -------------------------------------------------------------------------------- Beruna urtu zenekoa: beruna urtu egin zaigu Zebra disko honetan. Anari kantariak lortu du. Ezer ez da sortzen, ezta desagertzen ere. Elementuak aldatu besterik ez dira egiten. ZEBRA NAIZ ORAINDIK. LEHEN ZURIA MARRA BELTZEZ. ORAIN, BERRIZ, BELTZA MARRA ZURIZ (Zebra). Musika zuri-beltzean oparitu izan digu Anarik orain arteko bi diskoetan (Anari, 1997; Habiak, 2000). Denok ere bizitzen hasi ginenean, oihal zuri garbia zelako gure bizitza, ezta? Baina ohiala berehala hasi zitzaigun marra beltzez zikintzen, ala? URA GARELAKO GARA NAUFRAGOAK (Naufragoak). Zebra (2005) hirugarren disko honetan, ordea, kontrakoa kontatzen zaigu: itzulerako bideari nola ekin dion Anarik urte hauetan. Goruntz ari da orain, lur eta ur azalerantza. Horretarako, aingura hegodunak asmatu ditu! ERORTZEN BAGARA ERE, AMETS BERRIEI HELDUZ GORANTZ ERORTZEN GARA (Aingura Hegodunak) Anariren inoizko kantaerarik argitsuena aurkituko duzue Zebra diskoan. Kantuen azpian, rock elkarrizketa intenporal batean ari dira gitarrak eta pianoa (beruna urtu arte). Kantuen gainean, hegalak atera zaizkion kantaera argitsua dago. Anarik egiten duen guztia bezalaxe, hirugarren disko hau ere oso pertsonala delako. Eta bestela nahasirik ageri zaizkigu hainbat doinu eta hitz Zebra berritzaile honetan. EZIN ZAITUDANEZ AHAZTU, BEHARKO ZAITUT NAHASTU (Zebra) Anarik berak heldu dio pianoari (eta gitarra akustikoari). Borja (Inoren Ero Ni) egon da gitarra elektrikoan, berebiziko nortasuna ekarriz. Drake eta Mikel (Bap-Inoren Ero Ni) erritmo-erroetan ibili dira ohi bezala. Xabi Erkizia, Jabi Amodio, Rober! Rhumba Baita Audience taldeko kide Gaizka eta Hanot ere, kantu batzuei noir ukitua emanez. Argitasuna helmuga, ilunetik ere gauza ederrak etortzen ahal direlako. HARRI BAT BOTA DUT LURRERA ETA TXORI BAT ALTXATU DA HEGAN
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.