entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Myriam Garzia 2015-05-19

Anari: "Atzekoa atzean uzten saiatzen naiz beti"

'Zure Aurrekari Penalak' disko berria zuzenean aurkezten hasiko da asteon

Anari eta bere taldea Le Bukowski aretoko (Donostia) kanpo aldean. Argazkia: Myriam Garzia. Anari eta bere taldea Le Bukowski aretoko (Donostia) kanpo aldean. Argazkia: Myriam Garzia.
Lotura erlazionatuak
Irla izan aurreko diskoa argitaratu zuenetik ia sei urte pasa dira, eta disko berriak jakin min berezia sortu du


Garate estudioan eta Bonberenean Karlos Osinaga eta Martxel Arkarazo soinu teknikari lanetan aritu direla, grabatu dute Anarik eta bere bandak Zure Aurrekari Penalak (Bidehuts) disko berria, aurreko abendua eta apirilera bitarte luzatu den grabazioa. Luze jo du grabazio prozesuak, baina hala aukeratu genuen, esan digu abeslariak. Abestiok Anarik sortu ditu etxean eta taldearekin landu ditu lokalean. Hala ere, diskoaren zati handi bat estudioan sortu dugu. Bereziki, disko honetan, base bat sortu dugu, gerora kolaboratzaileen ekarpenekin osatu dena.
Izan ere, hainbat kolaborazio jaso ditu lan honek, tartean, Joaquin Pascual (Mercromina), Ander Mujika (Napoka Iria), Ager Insunza (Audience), Eneko Moby Dick, Karlos Osinaga (Lisab) eta Javi Manterolarenak (Lisab). Horrela lan egiteak aukera ematen dit miresten ditudan musikariekin jotzeko eta nahasteko, beraiek beste ukitu bat ematen baitiote diskoari eta hori gauza ederra da niretzat, dio Anarik.
Bestetik, bandan betidanik ondoan izan dituen musikariek lagundu dute oraingoan ere Azkoitiako abeslaria: Mikel Txopeitia (bateria), Borja Iglesias (gitarrak), Mariano Hurtado (pianoa eta teklak) eta Drake (bajua).
Ia sei urte igaro dira Irla izan (Bidehuts, 2009) aurreko diskoa argitaratu zuenetik eta, Anarik esan duenez, diskotik diskora ez diot nire buruari denbora mugarik jartzen. Kasualitateak edota kausalitateak egiten du denbora hori bost urtean behin izatea. Disko bakoitza saio bat izan da, beste leku batera joateko edo beste nonbaitera abiatzeko.

Diskotik diskora ez diot nire buruari denbora mugarik jartzen. Kasualitateak edota kausalitateak egiten du denbora hori bost urtean behin izatea. Disko bakoitza saio bat izan da, beste leku batera joateko edo beste nonbaitera abiatzeko

Bestetik, disko berri honetan bere sorkuntza lanak garapen bat jasan duela esan digu Anarik. Ahalegin handiena hitzetan jarri dut, gaiak ez dira aldatzen, baina bai, agian, gai horiek tratatzeko erabiltzen ditudan hitzak. Atzekoa atzean uzten saiatzen naiz beti.
Anariren esanetan, disko bakoitza leku desberdin bat da. Kantuek zure lekuaren limiteak erakusten dizkizute, bai sortzerakoan, abesterakoan... Buelta asko eman diet kantu hauei, berridatzi ditut behin eta berriz. Disko honekin oso gustura geratu naiz, nahiko nukeen lekutik gertuago sentitzen naizelako.

Aurrerapen kantuak entzun ahal izan ditugu diskoa kaleratu baino lehen eta hauen inguruan hasi ziren lehen erreakzioak zaletu eta kritikaren artean. Batzuek esan didate hasierako diskoetako Anari izan zitezkeela... Ez dakit zenbat Anari berri egon daitezkeen, baina bide berriak zabaltzerakoan, aurreko suekin topo egitea logikoa dela uste dut, dio. Hala ere, gustatzen zait disko bakoitzak bere soinua izatea. Eta, bestetik, kantuen arteko lotura bilatzen dut, kantu batean aipatzen dena, beste kantu batean deskribatzea....


Beste eremu batzuetako hitzak eta esamoldeak nire idazmenera erakartzea gustuko dut (...) Kantuei eta nire buruari barre egiteko ala ironia ukitu bat emateko baliatu izan dut. Gure herri hiperjudizializatu honetan, polisemia horrek eman zidan ideia
Zure Aurrekari Penalak izenburuaren zergatia azaltzeko, azken urteotan esateko beste forma batzuen bila aritu dela dio Anarik. Beste eremu batzuetako hitzak eta esamoldeak nire idazmenera erakartzea gustuko dut. Hasieran jolasa zen, baina gero denborarekin konturatu nintzen halako hitz asko nituela. Kantuei eta nire buruari barre egiteko ala ironia ukitu bat emateko baliatu izan dut. Gure herri hiperjudizializatu honetan, polisemia horrek eman zidan ideia. 

Savanna Studiok egin du diskoaren azala, diseinu lan zoragarria dio Anarik. Rakel Rodriguezek sortutako marrazkiari buruz zera dio: Azalean agertzen den emakume hori ez da ni, nahiz eta, ni bera banaizen. Diseinuak diskoaren mamia eta giroarekin bat egiten duela uste du abeslariak.


  • Hileon, aurkezpen kontzertuak ematen hasiko da Anari, lehendabizikoak Bilboko Kafe Antzokian (maiatzak 21) eta Donostiako Intxaurrondo kultur etxean (maiatzak 23). Bi kontzertu hauetan diskoan parte hartu duten kolaboratzaileekin batera joko du Anarik. Hurrengo kontzertuak, Gasteiz (maiatzak 28), Azkoitia (maiatzak 30), Iruea (ekainak 4) eta Baionan (ekainak 5) izango dira. Lurraldetasuna zaindu nahi izan dugu eta lan handia egin dugu horretarako.
bidali zure berria Bidali zure berria
ZUZENEAN

05/21 Bilbao, Kafe Antzokia
Anari + Moby Dick
12 euro.
kafeantzokia.com
https://www.ticketea.com/anari-mobydick-kafe-antzokia-bilbao

05/23 Donostia, Intxaurrondo KE
Anari + Moby Dick
12 euro
Sarrerak aurrerago jarriko dira salgai.

05/28 Gasteiz, Jimmy Jazz
Anari
Aurrez 10 euro + gastoak http://bit.ly/1as7btJ eta VSD, Hor Dago!, Diario de Noticias de lava (Bulego Komertziala)
Bertan 12 euro

05/30 Azkoitia, Mataderoa
Anari

06/04 Iruea, Zentral Kafe Antzokia
Anari
Aurrez 10 euro http://bit.ly/AnariZentralSarrerak
Bertan 12 euro

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.