entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-04-16

Anariren 'Zure Aurrekari Penalak' diskoaren zuzeneko lehen aurkezpenak

Anari banda. Argazkia: Emezeta Anari banda. Argazkia: Emezeta
Lotura erlazionatuak
Bilbon, Donostian, Gasteizen, Azkoitian eta Iruean izanen dira

Gure asteroko buletinaren eta twitterren bidez aurretatu genizuen bezala, maiatzean izango da kalean Anariren disko berria: Zure Aurrekari Penalak. Bidehuts plataformak jakinarazi berri ditu lehen zuzeneko aurkezpenak. Gehiago izanen dira, baina hauxe da biraren lehen txanpa. Poztekoa da, bestalde, Iruean izanen dela jakitea, ez baita erraz Anari Nafarroako hiriburuan bertan ikustea.

  • 05/23 Donostia, Intxaurrondo KE. Anari + Moby Dick. 12 euro
    Sarrerak aurrerago jarriko dira salgai.
  • 05/28 Gasteiz, Jimmy Jazz. Anari. 10 + gastuak / 12 euro
    Aurrez: http://bit.ly/1as7btJ eta VSD, Hor Dago!, Diario de Noticias de lava (Bulego Komertziala)
  • 05/30 Azkoitia, Mataderoa. Anari.

Bestalde, apirilaren 22an, asteazkenarekin, diskoren aurresalmenta abiatuko dute Bidehutsen web dendan eta maiatzaren 11n bidalketak egingo dituzte.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.