entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-05-03

Andoaingo Rock Jaialdia, luxuzko riffak rock and rollaren maitaleentzako

The Undertones kartelburu izanen dira eta haiekin batera, Eilen Jewell, DM3, The Buttshakers, The See See eta Mushroom Kaffeine taldeek joko dute

Aurtengo kartela. Aurtengo kartela.
Seigarren ediziora heldu da Andoaingo Nafarroako plazako hitzordua. Lekua, argi dago, ez da munduko hoberena, baina urtez urte jaialdiaren kartelak bere kalitateari eutsi dio, milaka zale herrira erakarriz, eta jaialdiaren kokapena ahaztu araziz. Aurten, Irlandatik datorkigu sorpresa, garai bateko "teenagerrek" hiru akorderekin zer egiteko gai diren erakusteko.


Hitzordua ekainaren 15ean izanen da, larunbatarekin, eta kartela ikusita, ez dughu uste arazorik egonen denik Nafarroako plaza betetzeko. Beti bezala, karta onenekin jokatzen dute antolatzaileek: The Undertones, Eilen Jewell, DM3, The Buttshakers, The See See eta Mushroom Kaffeine taldeak!!!
Punk rocketik soul-rockera doazen estiloak entzun ahalko dira, rockazale fendedunen askotariko gustuak asetzeko.
bidali zure berria Bidali zure berria

TALDEAK (ANTOLATZAILEEK IGORRITAKO TESTUAK)



THE UNDERTONES

Lehenengo zatia
1977an bost lagun elkatu ziren Derryn gitarra eta bateria jotzen ikasteko beste batek abesten zuen bitartean. Horrela sortu ziren The Undertones. Derry ez zen rock and rollaren hiriburua, ezta garaiko estandarretarako ere. Zuzenean ikusteko bandarik etzutenez, postaz erositako diskak entzuten ikasi zuten jotzen, Derryra iristen ziren NME-ren ale bakanak irakurtzen, eta batez ere, BBC Radio One-eko John Peel-en irratsaioa entzunez.
Bakoitzak bere gelan asko praktikatu ondoren, taldeak lortu zuen 1978an Good Vibrations zigilu independentearentzat bere


EILEN JEWELL

Ihesean goazen automobilaren musika aparatuan trabatutako kasete zahar bat bezalakoa, Ida Lupinok, itxi ondoren dirua kontatzen ari den bitartean, bide bazterreko tabernako gramolan jartzen duen musika bezalakoa. Horrelakoa da Eilen Jewell-en Queen of the Minor Key, urrez leundutako bihotza duen marijakintsua, eta publikorik ganberroena ere bere hitzekin sorginduta mantentzeko adina istorio dakizkiena. Itzalgune luzeek eta kantoi ilunek haren erreinua txoko goxo batean bihurtzen badute ere, bere eremua imajinaziotik haratago doa. Biztanleek gela bigungarrietan, utzitako automobiletan eta espiritu indartsuetan bilatzen dute babesa. Bere eremua ahal duen moduan defendatzen du: vud


DM3

Mundu mailan Stems taldeak zeresana jarri zuen urte gutxi haietan, Don Mariani melodia iraunkorren konposatzaile gisa indartua atera zen. Bere burutik atera ziren


THE BUTTSHAKERS

Lyon-go rock banda desberdinetako kideen arteko baturaren ondorioz sortutako taldea 2007ko haseran, laster indartu zuten soul energia eszenatokietan fama eta jarraitzaile fidelak lortuaz. Laster erakarriko dute zigilu diskografikoen arreta Frantziako soul talderik garrantzitsuena izatea lortuz.
Ciara Thompson karismatikaren ahots bero eta energia buru dutela (gospel


THE SEE SEE

Egoitza Londresen dutelarik The See See pop psikodeliko taldea Richard Olson, Pete Greenwood, Peyok Kevin, Paulie Cobra, Phil Anderson eta Sam Ferman-ek osatzen dute.
Jaiotzez urrutiagokoak dira, Malmoe (Suedia),Detroit (EE.BB.), Leeds (Erresuma Batua), Manchester (Erresuma Batua) y Auckland (Zelanda Berria).
Beraien sei single-en edizio desberdinak agortu ondoren, The Raconteurs eta The Brian Jonestown Massacre taldearekin biran joateko aukeratuak izan ondoren, eta zuzeneko talde gisa izen ezinhobea lortu ondoren, 2010eko azaroan lehenengo albuma atera zuten


MUSHROOM CAFFEINE

Diego eta Pedrok osatutako bikoteak Mushroom Caffeine izenarekin diskoa estreinatu dute, gitarra eta bateria bakarrarekin izugarrizko soinua lortzen dute eta ez dirudi bi musikari bakarrik direnik. Jorge Reboredoren aginduetara jarririk 10 hazbeteko diska honetan bost kantu aurkezten dituzte,

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.