entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-05-02

Andoni Tolosa 'Morau'-k eta Beñardo Goietxek 16 kantu berri grabatu dituzte

'Arrainentzako himnoak' proiektuan murgilduta daude eta maiatzaren erdi aldera ekingo diete nahasketei

Arrainentzako himnoak. Arrainentzako himnoak.
Lotura erlazionatuak
Saran grabatu dituzte, bost egunetan, Iñigo Irazokiren estudioan



Arrainentzako himnoak izeneko proiektuan murgildu dira Andoni Tolosa Morau eta Bernardo Goietxe musikariak. Estudioan sartu eta hamasei kantu grabatu dituzte dagoeneko, "banan-banan, atalka-atalka", adierazi dute zabaldu duten blogean (ikusi esteka eskuinean).

Bertan, grabazioaren nondik norakoak kontatu dituzte, estudioko lan nekeza eta luzea. Hala ere, amaitu dute dagoeneko. Nahasketak datoz orain: "Soinua asko findu behar bada ere, uste dut kantek, nahasketen faltan, badutela, kolore, gorputz eta mamia. Erakusten dugu zein den gure maila, onerako eta baita txarrerako ere, baina pozik gaude, hori lortuta", Azaldu du Andoni Tolosak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.