entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Inaxio Esnaola 2015-01-28

Anestesia disko eta zuzeneko birarekin itzuliko da otsailean

'Zirkulutik Espiralera' izango da beraien seigarren lana

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Bederatzi urte dira laukoteak 'Terapia' aurreko lana atera zuela


Otsailaren 4an plazaratuko du azkenik Zarauzko Anestesia taldeak Zirkulutik Espiralera (Bonberenea Ekintzak) disko berria. Grabazioa Fidelenea estudioan egin dute taldeko Mikel Kazalis gitarra jotzaile eta teknikariaren kontrolpean.

Bederatzi urte dira laukoteak Terapia aurreko lana atera zuela. Ordutik, etenaldi hainbat izan dituzte, bestelako musika proposamenei tarte egiteko. Hala nola, Matxura eta The Brutal Band. Iaz, kontzertu batzuk eskaini ondoren, lan berri bat grabatzea erabaki zuten.


  • Dagoeneko bi abesti aurreratu dituzte sarean:




* Amets fabrika:



* Zaborra gara:



  • Diskoa aurkezteko kontzertu bira era antolatu du thrashcore bandak. Horrela, Mikel, Ibon, Beloki eta Txarly zuzenean ikusiko ditugu berriz ere. Hona hemen agenda:
* Otsailak 7 - Putzuzulo gaztetxea (Zarautz) + Guillotina
* Otsailak 20 - Landako gunea (Durango)
* Martxoak 7 - Kafe Antzokia (Bilbo) + Osso
* Martxoak 21 - Atabal aretoa (Miarritze) + The Rodeo Idiot Engine
* Apirilak 25 - Jimmy Jazz aretoa (Gasteiz)
* Maiatzak 16 - Bonberenea (Tolosa)
* Ekainak 13 - Plaza (Azkoitia)

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.