entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-01-11

ANESTESIA ETA ERANTZUN ESKUZ ESKU ZARAUTZEN LARUNBAT HONETAN (HILAK 17)

Kontzertuaren kartela. Kontzertuaren kartela.
Kontzertu berezia izanen da gozagai urtarrilaren 17an Zarautzeko Putzuzulo Amets fabrikan. Herriko bi talde izango dira zuzenean. Anestesiak biraren azken kontzertua eskainiko du eta Erantzun-ek lehenengoa, bere disko berria aurkeztuko baitu.

Kontzertu berezia izango da bi taldeentzat. ANESTESIAK bere azken diskoarekin ekin zion birari amaiera emango dio. Terapia diskoarekin Putzuzulon bertan eman zion hasiera birari eta hainbat urtetako geldialdia moztu zuten Zarauzko gaztetxean bertan izan zen gau eta kontzertu gogoangarri batekin. Putzuzulo leporaino bete zen eta sartu ezinda ere geratu zen jende mordoxka bat.
Orain, euskal herri osoan zehar geratu gabe jotzen aritu ostean Putzuzulora datoz bira amaitu eta zikloa amaitzera. Berezia izango da eta lehen kontzertu hura gozatu zutenek badakite zertaz ari garen.

Bestalde, ERANTZUNentzat ere kontzertu berezia izango da. Urria bukaeran disko berria atera eta zuzenekotan aurkezteko zirenean taldekide batek min hartu eta kontzertuak bertan behera utzi behar izan zituzten. Bi hilabetez kontzerturik eman gabe egon ostean jada prestatzen ari dira urtarrilaren 17an disko berria aurkezteko. Etxean, lagun artean eta geldialdiaren ostean inoiz baino gogo gehiagorekin arituko dira.


* ERANTZUN-en Hazia ernaltzen duen tanta doan deskargatu dezakezue hemen: www.mundurat.net/erantzun

Diskoa berria erosteko: Cooperaccion rcds - basquegrind@gmail.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.