entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-05-03

Anje Duhalde "ibilean" da

Arrangoitzeko musikariak zuzenean grabatutako disko berria aurkeztu du

Lan berri hau Ajeren ibilbide osoaren erakusgarri da, eta, hastapenetako, zein, azken laneko kantuak biltzen ditu. Diskoaren oinarrian soinu elektriko nahiko indartsuek, zein akustikoek osatzen dute

Berak sortutako doinuez gain, John Hiatt-en bi bertsio ere prestatu ditu Duhaldek. Ezaguna da Arrangoitzeko kantariak estatubatuarrari dion miresmena, eta inoiz bere kanturen bat sartu izan du bere diskoren batean.
Ibilean zuzeneko diskoa da eta Anjeren agertoki kuttunak diren Bilboko zein Ondarroako Kafe Antzokietan izan zen grabatua. Teknikariak Maikel Garcia eta Mikel Ugarte izan dira, eta, nahasketak eta masterizazioa Berako Mik estudioan egin ditu Maikelek.



 
Hamar urte baino gehiago daramatza talde egonkorrarekin, eta, oso eroso sentitzen da. Oholtza gainean, Iñigo Telletxea beratarra (baxua), Remy Gachis uztariztarra (gitarra) eta Txomin Duhalde semea (bateria) izan ditu bidaide. Eta Urbil Artolak bere lapsteel gitarrarekin hiru kantutan kolaboratu du.

 Anje Duhalde kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko

Laugarren zuzenekoa
Anje Duhalek 2006. urtean, Sorminetan kaleratu zuen, estudioko bere azken lana. Aldiz, eskarmentua badu zuzeneko grabazioetan: 1978an grabatu zuen lehen zuzenekoa, Errobiren Bizi bizian, eta beste bi ere baditu; 93ko Zuzenean bakarlari gisa, eta Georges Brassensi omenaldi diskoa, 2001ean hirukote moduan Baionan grabatua. Honakoa laugarrena da, beraz. Anje Duhalde, batez ere, zuzeneko animalia dugu, eta, kontzertuetan transmititzen duen energiaz baliatuz, Ibilean honetan ere bere kantu sentikorren uger zaporea dastatu ahal izango dugu, iturri agortezin bat balitz bezala.
Bizitza osoa kantuari lotuta

Bizitza osoa kantuari lotuta darama Anje Duhaldek (Arrangoitze, Lapurdi, 1950). Hastapenetan bateria jo zuen Fuego taldean. Berrogei urte daramatza konposatzen, grabatzen, eta, oholtzaren gainean zuzenean jotzen. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta, geroago, Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoan izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, Akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan.
Mixel Ducau musikariaren laguntzarekin eta Mikel F. Krutzaga grabazio eta soinu arduradun dela, disko honek fintasun izugarriarekin margotzen ditu Olatzen paisaiak, bere sustraiak, bere antsiak. Maisutasun handia erakusten du harpari sentikortasunez beteriko melodiak ateratzen, norberaren barruan bizi diren doinu eta tinbre iraunkor eta aske horiek azalera ekartzen.
Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde, euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!