entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-02-07

ANTTON ARANBURU BAKARLARIAK “GORAKA” DISKOAREKIN DEBUTATU DU

Diskoaren azala. Diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Antton Aranburuk, Gasteizen bizi den Busturiako bakarlariak, bere lehen lana aurkeztu du. Goraka du izenburua. Euskaraz abestutako kantuak dira bere osotasunean. Horien guztien abiapuntua Aranbururen gitarran kokatzen da, berak konposatu eta abesten baititu kantuok.

Antton Aranburu busturiarra bakarlari berria dugu, behinik behin diskogintza eta musika ekoizpenari dagokienez. Kantugintzarekin duen harremana txikitatik datorkio, bere aitak gitarra jo ohi zuen, eta abesten igarotzen zituzten hainbat afalondo. Musikari autodidakta da. Gitarra jotzen hasi zen Busturian, herriko jaietan, bertako dantza taldeari musika jartzen zion bandan. Laster hasi zen musika taldeetan jotzen. Talde horietatik, bi lirateke azpimarragarrienak: Gangarrak (Busturian) eta Ezak Etsi (Gasteizen).
Zenbait urtez kantugintza alboratuta izan ondoren, 2009ko udazkenean bere errepertorioko 14 kantu batu zituen, eta Gasteizko lau lagun musikariren laguntzarekin, entseguak hasi zituen. 2010eko apirilean Azkarateko Katarain estudioetan grabatu zuen bere lehen lana, Goraka izenarekin aurkezten dena TX Diskak zigiluaren kolaborazioarekin.

Goraka diskoan folk, rock eta pop melodiez zipriztindutako abesti dotoreak aurkezten dira, bere osotasunean euskaraz abestuak. Letrek eta mezuak badute bere garrantzia, izan ere horietatik abiatzen da proiektu osoa. Kontatzen diren istorioak jendeari igortzeak merezi zuela uste zuen Anttonek, bai talde osoak ere. Hitzek badute euskarri komun bat: melankolia, nostalgia, maitasuna, ametsak, etab. Baina guzti horien gainetik diskoko abestietan sentimendu eta proposamen optimista bat gailentzen da. Hortxe finkatzen da hain zuzen proiektuarentzat aukeratutako izena: Goraka.

Zuzenekoei dagokionez, taldeak Antton Aranburu & Bidaiari Bakartiak izena hartu du, eta ondokoek osatzen dute:
Antton Aranburu: ahotsa eta gitarra akustikoa
Juanma Gereñu: gitarra elektrikoa.
Hasier Oleaga / Iker Uriarte: bateria.
Dani Foronda: baxua
Kepa Martinez de Albeniz: teklatua, akordeoia eta koruak.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.