entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-08-10

Arantza Rock, 1995-2015

Jaiadiaren lehen edizioan jo zuten talde berberek joko dute 20. urteurrenean: Su Ta Gar, EH Sukarra eta Baldin Badak

Arantza Rock-eko lehen eta azken kartela. Arantza Rock-eko lehen eta azken kartela.
Lotura erlazionatuak
Arantza Rock-ek bi hamarkada bete ditu. Herriko gazteek abuztuko hitzorduari eutsi diote eta rock doinuez blaitu dute Arantza 20 urtez.

Teklatuarekin '20' zenbakia istant batean idazten da, baina bi hamarkada ez dira horren azkar pasatzen, alegia, 20 urte ez dira egunero betetzen. Horregatik, kartel berezia prestatu dute urteurrena behar bezala ospatzeko: Arantza Rock-eko lehen edizioan jo zuten hitu taldeek joko dute 20. urteurren honetan: Baldin Bada, Su ta Gar eta EH Sukarrak!!!

Taldeak
Baldin Bada aspaldiko partez itzuliko da eszenatokietara, eta aukera paregabea izango da Irungo talde mitikoa oholtza gainean berriz ikusteko. Erratzen ez bagara, 2002. urteko Hatortxu Rock jaialdian jo zuten azken aldiz (berez, 1996an banandu zen taldea). Hortaz, egin kontu!
Su Ta Gar berriz, atsedenik gabe ari da zuzenean jotzen, batez ere Euskal Herrian barrena eta, azkenik, Mikel Gorosabelek gidatutako taldeak duela bi urte argitaratu zuen bere zortzigarren disko luzea: Uhinak.
Taldeokin, DJ Elepunto eta Ilunabarrin elektrotxaranga ariko dira.

20 urtetan hamaika talde
20 urte hauetan, talde mordoa pasa da Arantza Rocketik. Batzuk aipatuko ditugu: Dut, Latzen, Etsaiak, Koma, Hechos contra el Decoro, Fermin Muguruza Dub Manifest, Borrokan, S.A., Betagarri, Txapelpunk, Kuraia, Fjord, Afrika, Kanka, Parasma, Sorkun, Buitraker, Hesian, Arima Sutan, Itziarren Semeak, Zea Mays, Lauroba, Ufestuek, Des-Kontrol, Esne Beltza, Ze Esatek!, Bad Sound System, Goienetxe Anaiak, Mendeku Itxua, KOP, Kaskezur, Gibelurdinek, Xutik, Governos, Afu...
bidali zure berria Bidali zure berria
LABURBILDUZ

ARANTZA ROCK  XX
Noiz: Abuztuak 22
Orda: 22:30
Tokia: Arantza, Nafarroa (herri osoa itxiko da)
Sarrerak: 10 euro

TALDEAK
BALDIN BADA
SU TA GAR
EH SUKARRA

+ DJ ELEPUNTO
+ ILUNABARRIN ELEKTROTXARANGA

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.