entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2016-01-18

Arramazka taldeak kantu eta bideoklip berria aukeztu du: 'Aske izan arte'

Arramazka zuzenean. Argazkia: Arramazka Arramazka zuzenean. Argazkia: Arramazka
Egungo gizarteak bizi duen alienazioaren aurkako aldarria da
Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Beheretik datoz Arramazka taldeko kideak. 2009an sortu zuten taldea eta orduz geroztik bi disko argitaratu dituzte: Arramazka (2010) eta Argilunpetan (2012). Orain, Aski da kantua eta bideoa plazaratu dute, The Cure taldearen A Forest kantuaren irakurketa berria . Aro abeslariak halaxe azaldu digu: "Abestia eta bideoa, gaur egungo jendarte alienizatzailetik esnatzeko oihu bat dira. Antolatu eta alienatzen gaituen horren aurka borrokatzeko oihua, zapaltzen gaituen horren aurrean matxinatzeko oihua, proiektu askatzaileen alde ekiteko oihua, artaldetik ihes egiteko gonbita. Aske izan arte!"

Arramazka taldea Aitzol (gitarra), Goiku (bateria), Isra (baxua) Doiu (bateria) eta Arok (ahotsa) osatzen dute, "baina Arramazkaren alboan jende gehiago egon da eta dago, beren ekarpena egiten. Bideoa egiteko hainbat lagunek parte hartu dute. Marrazkiak Saul Kurtorenak dira eta bideoaren muntaia Konspiratzaile poetiko batenak. Jijiji, lotsatia da eta horrela deitzea gustatzen zaio", azaldu digu Arok.




Arramazka taldea 2009ko udan sortu zen. Jam sesioak eginez hasi ziren, jolas moduan, Arramazka gorpuztu zuten arte. Hasieran Aitzol (gitarra akustikoa), Goiku (biolina eta pianoa), I
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.