entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-03-31

Arrasateko gaztetxea ekitaldiz lepo apirilean

Besteak beste, Bi Bala, Ainara Legardon, Discipulos de Dionisos, Anestesia, Voltaia, Yellow Big Machine, Eskean Kristo eta Vendetta taldeek joko dute

Musika andana izango da gozagai apirilean Arrasateko gaztetxean. Musika andana izango da gozagai apirilean Arrasateko gaztetxean.
Lotura erlazionatuak
Arrasateko Gaztetxeko asanbladak eta Kooltur Ekintzak-ek indarrak batu dituzte programazio oparoa eskaintzeko

Fuerte dator apirileko Arrasateko gaztetxeko musika egitaraua. Izan ere, Arrasateko Gaztetxeko asanbladak (AGAKOk) 25 urte betetzen dituen honetan, Kooltur Ekintzak (ostegunetako kontzertuak antolatzeaz arduratzen den kolektiboa) eta AGAKOk elkarlanean hilabete osorako egitarau bete-betea antolatu dute. Honatx:

  • Apirilak 2, larunbata. Ain_1 eta Mor More (doinu akustikoak).
  • Apirilak 7, osteguna. Vendetta (doinu beroak punkaz apainduta).
  • Apirilak 9, larunbata. Zopilotes Txirriaos eta Marianitoz Blai (Mexikora begirako parranda, napar-mex...).
  • Apirilak 14, osteguna. Bi Bala (bertso + rock).
  • Apirilak 21, osteguna. Ainara Legardon (taldearekin).
  • Apirilak 22, ostirala. Discipulos de Dionisos eta The Lookers (punk-rock-energy).
  • Apirilak 23, larunbata. Anestesia eta Voltaia (thrash eta stoner).
  • Apirilak 28, osteguna. Yellow Big Machine (post-hardcore).
  • Apirilak 30, larunbata. Eskean Kristo (hard-punk-rock).


Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Sarrera: 5 euro

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.