entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! / Arto Artian 2015-06-02

Arto Artian festa 2015

Arto Artian 2015 festaren afixa. Arto Artian 2015 festaren afixa.
Lotura erlazionatuak
Belarri inkonformistak badituzu, hitzordu aski interesgarria duzu larunbat honetan Sestaoko Txirbilenea kulturgunean


Hamar urte dira Arto Artian kolektiboa sortu zela. "Musika txikien katalogoa" deitu zioten, eta esperimentazioaren inguruan aritzen ziren hainat euskal artisten lanak biltzea zuten xede, autogestioaren bidez eta lizentzia libreekin funtzionatuz, sare bat eraikitzeko asmoz.
Hamarkada baten ostean, lanean segitzen dute, musikaren itsaso eta korronteetan esploratzen. Larunbatean, Arto Artian platarfomaren katalogo berriaren aurkezpena egingo dute, hain zuzen ere.
Festa egiteko, Sestaoko Txirbilenea kulturgunea aukeratu dute: "Esanguraz betetako tokia da. Desmantelatze industrial eta kulturalaren isla diren Labe Garaietako bulegoak okupatu zituztenetik hamaika ekintza eta aukera eskaini diote eskualdeari", adierazi dute antolatzaileek.

  • EGITARAUA
    Ekainak 6, Txirbilenea (Sestao)

18:00

Arto Artian platarfomaren katalogo berriaren aurkezpena

20:00

Emanaldiak

KILLERKUME
(free-nolise esperimentala, Bilbo)
Gitarra eta bateriadun bikotea, noise-rockaren esparruan aritzen dira.

AZUNAK
(elektronika/hardcore/punk, Sodupe)
Enrike Hurtadoaren egitasmoa da, berak soortutako softwarea erabiliz hardcore, metal eta punk musika egiten du, deseraikiz.

HECTOR REY
(konposizioa, Oviedo-Berlin)
Konposatzailea, inprobisatzailea eta interpretea, AEBetan, Alemanian, Polonian, Txekian, Finlandian eta beste hainbat lekutan aritu izan da. Proiektuak ditu Miguel A. Garca, Rishin Singh, Lali Barrire eta Rolando Hernndezekin, eta kolaboratu du Seijiro Murayama, Ilia Belorukov, Xavier Lpez, Daichi Yoshikawa, Piotr Tkacz eta Konrad Chylekin, besteak beste. Nueni Recs diskoetxea zuzentzen du.

MAGMADAM (noise elektronika, Dima-Atarrabia)
Myriam (exGoraJapon) eta Itziar Markiegi (ex Anorexia mental...). Inprobisazioa eta zarata, elektronika eta perkusioaz.

SHROS ENSEMBLE (elektroakustika, Porto - Portugal)
Portugaleko Porto hiritik datorren taldea da, elektroakustikan dihardute, oso tresna ezohikoekin: zeramika, kristala edo landa-grabaketak.

TZESNE/PARALUX (ambient electronica+video, Errenteria)
Elektronika eta bideo esperimentala uztartzen dituen bikotea. Soinuaren propietate plastikoak erabiltzen dituen artista dugu Tzesne, eta Paralux ordea imagina abstraktoak edo errealismo itzela erakusten duen artista. Batak bestearen konplementu sinbiotikoa: Imaginaren soinua eta  soinuaren imagina.

PIKETA (grindcore, Leioa)
2001eko udako arrasti batean, Udondo gaztetxeko entsaiu lokalean zebilen talde baten atsedena eta musika tresnak aprobetxatuz, grindcore clicheak aintzat hartu, eta txiste batzuk inprobisatu genituen. 14 urte ostean, 18 kantadun 10 minutuko errepertorioa baino ez daukagu. Txiste eskasa, benetan.

ETEN (Free-punk, Sestao-Portugalete)
2000. urtean sortuak, gaur egun bikote gisa ari dira. Oraingo honetan ATX! Izeneko beren disko berria aurkeztuko dute, free-punk etiketa izan dezakeen zerbait.

DJ KATZA (Paraleloan, Durango)
Paraleloan kolektiboko kidea da. Azken hiru urteotan EHn programatu diren elektronika saio interesgarrienak eurek antolatu dituzte. Katzaren saioak ere maila horietan daude.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.