entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-09-10

ARTO ARTIAN KATALOGOA SORTU DUTE

Indarrak batuz. Indarrak batuz.
Arto artian, musikaren alorrean, autoekoizpenaren eta disketxe txikien artean dabiltzanen lanari bultzada bat eman eta bera indartzeko asmotan sortutako katalogo itxurako plataforma da. Arto Artian musika txikiak eta eskulanak banatzeko sortutako katalogoa da. Ez dago musika estilo jakin batean oinarritua, bere helburu nagusia gure inguruotako zenbait artista interesgarriren eta pertsonalen soinu-lanak sustatu eta banatzea da.
Hemen aurkezten dituzten lanak nagusiki autoekoizpenak eta disketxe txikiek argitaratutako grabaketak dira. Hain zuzen, izaera horiek dituzten mugak gainditu nahi dituzte, sei hilabetero argitaratu den katalogo honekin.

Honatx Arto Artian-eko kideek helarazi dizkiguten azalpenak:

Zergatik?
Gaur egungo musika eta banaketa industria horixe bera delako, industria. Eta guk eskulangiletzak dugulako geure izana. Ohiko banaketa sistemetatik urrun sentitzen dugulako gure burua, disko denda eta banatzaileek ez dutelako gure lanengan interesik, ez dugulako zifra erraldoirik mugitzen eta orokorrean ez dugulako musikaren industriaren sistemengan sinisten. Honen aurrean, geure lana defendatu eta ezezagutarazteko asmoz sortu dugu katalogo hau.

Banaketa
Momentuz, Tzesne eta Series negras (Errenteria) proiektuen, Berako Ertz elkartearen eta Azkoitiko Matadei inguruan gabiltzanon lanak bat egin eta guztiok, guztion materiala edukitzea da gure asmoa. Honen bidez, beste modura erakusteko edo aurkezteko zaila izan daiteken materiala eskuratzea erraztu nahi dugu; horretarako bai Errenteri inguruan edo Tzesneren emanaldietan, bai Bera inguruan (Xabier Erkizia eta Ertz elkartearen ekitaldietan) eta Akauzazteren emanaldietan zein Azkoitiko Matadeixen beti izango ditugu denon lanak salgai. Honekin batera, katalogoa internet bidez ere eskuragarri jarri dugu, azken finean mundu guztira heltzeko modu zuzen eta erosoa delako.

Geroa
2006ko udaran gure asmoak xumeak dira, nahiago dugu egiten dugunean ardura eta bihotza jarri, eskuetatik aldegiten diguten saltsetan nahastea baino. Geroak berak hitzegingo du; hau ongi ateratzen bada katalogoa beste kolektibo, elkarte eta taldeetara zabaldu nahiko genuke, elkarren artean eta elkarrentzako sare eraginkorra osatu eta harremanak sendotzeko.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.