Ekimenaren flyerra.
Bizkaiko taldeek aukera polita dute Bilboko Aste Nagusian jotzeko.
Bilboko Udalak, Jai eta Herritarrentzako
Arreta sailaren bidez, Aste Nagusian egingo den Bertako
Pop Rock
Erakusketa martxan jarri du. Dagoeneko, bertan parte hartzeko epea zabalik da.
BALDINTZAK
- Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gutxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dute.
- Eskabideekin batera ezinbestekoa da bildatzea:
-
Lau kanta original gutxienez, mp3 edo waw formatuan
-
Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan
- Taldearen
biografia doc, docx edo pdf formatuan. Aipatu beharko dira baita ere, zeintzuk diren
erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osatzen duten kideen
izenak
- Estiloak: Metal eta pop-rock
estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik. Taldeetan emakumeak
egotea eta euskaraz egindako lanak kontutan hartuko dira bereziki
aukeraketa egiterako orduan.
- Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 1etik 31ra arte.
- Antolakuntzak, izena eman duten taldeen izenak plazaratzeko eskubidea dauka.
- Aukeratutako taldeek ezin izango dute bi bertsio edo moldaketa baino gehiago jo.