entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-06-02

'Astro Artian', Arto Artian plataformaren jaia

Ekainaren 14an egingo da Gernikako Astra gaztetxean

Astro Artian, ohikoak ez diren musikak Gernikako Astran gozagai. Astro Artian, ohikoak ez diren musikak Gernikako Astran gozagai.
Lotura erlazionatuak

Sailkatzera ausartuko ez garen eta ezin den musika esperimentala, berritzailea, desberdina, harrigarria, ausarta, baina beti ere interesgarria, ardatz izango duen jaialdi honetan merkatua, proiekzioak, kontzertuak, pintxadak... egongo dira. Besteak beste, Inazio Escudero, Gora Japon, Miguel A. García & Loty Negarti eta Amorante arituko dira. Gainera, Kafea eta Galletak-en saio berri bat egingo da.


Arto Artian plataforma 2006. urtean sortu zen eta ordutik hona musika esperimentalak eta bestelako materialak (ez dago musika estilo jakin batean oinarrituta) biltzen, katalogatzen eta zabaltzen aritu da, argitalpen eta edizio artisauetan plazaratu diren lanak betiere. Ibilera horretan katalogo trinko bat osatu dute, eta hainbat kontzertu eta aurkezpenen bidez ezagutzera eman dute Euskal Herrian zein estatuko beste leku batzuetan. Aurkezpen horiei esker, ikusarazi nahi izan dute musika genero hauek lantzen, ikertzen eta garatzen aritu den artista multzo bat. Bada, ekainaren 14rako egitarau zabala eta askotarikoa antolatu dute Gernikako Astra gaztetxean:


EGITARAUA

  • 11:30 Kontzertua Oier Iruretagoiena. Bunker Espazioa

  • 12:00 Irekiera MERKATUA: Espazio hurrena

Stand-ak:
ArtoArtian
Riot Flesh & Puerta
Banizu Nizuke
bIDEhUTS
El Gallo de Oro
Building
Pop PiLuLak
Grace Livingstone
Lalavandera
 

  • 13:00 Oholtza espazioa bermutarekin eta olibekin

Web berriaren aurkezpena + Gora Japonen bigarren diska aurkezpen EZ KONTZERTUA + Miguel A. García & Loty Negarti (Kontzertua)
 * 14:30 Bazkaria
 

  • 16:00 Proiekzioak: Ganbara Espazioa

 - ALADINO AND HIS FRIENDS (Bideoa, 40', Jorge Núñez & Sarah Rasines, 2014). Sarah Rasines, Jorge Nuñez, AL Karpenter eta Aitor Izagirre egongo dira.
- Al Karpenter (Kontzertu akustikoa, 15 min)
- SING SAD SONGS (Bideo, 41', Daniel Llaría, Marion Cruza, Kiko Perez eta Nadia Bakarte, 2008). Marion eta Daniel egongo dira.
 

  • 18:00  Kafea eta Galletak 39. Ganbara Espazioa

- Entzunaldia: Oracular Spectacular - MGMT. 40min.
- Kontzertua: Colombina's. 40 min.
 

  • KONTZERTUAK

19:30 - Amorante (Bunker Espazioa)
20:20 - Ainara legardon (Ganbara Espazioa)
21:00 - Abandoned Buildings (Oholtza Espazioa)
21:40 - Bazterrak (Espazio Hurrena)
22:10 - MAGMADAM (Oholtza Espazioa)
22:50 - Inazio Escudero (Espazio hurrena)
23:30 - Elbis Rever (Oholtza Espazioa)
00:10 - Minúsculo (Oholtza Espazioa)
00:50 - Dj Yuju! + Rúkula (Espazio Hurrena)

* Nola iritsi:
http://www.astragernika.net/kontaktua

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.