entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-07-16

AupaQUARTET soka laukotea Euskal Herrian

Lau instrumentu klasikorekin (biolinak, biola eta biolontxeloa) musika modernoa sortzen dute: funkatik jazzera eta latinetik folkera

AupaQUARTET. AupaQUARTET.
Lotura erlazionatuak
Donostiako Jazzaldian ematekoak dituen hiru kontzertuak aitzakiatzat hartuta, gurean izango da Bartzelonatik datorren taldea, non Asier Suberbiola lasartearrak jotzen duen

AupaQUARTET soka-laukotea Bartzelonatik dator, naiz eta musikari bakar bat ere ez den bertakoa. Martin eta Ramses La Habanakoak (Kuba) dira, Felipe Alcorconekoa (Madril) eta Asier Suberbiola, arestian esan bezala, euskalduna dugu. Asierrek kontatu digunez, "urtean behin edo bitan etorri gara azken 3 urteotan, eta eragina ikusten da: taldearen izena eta abestien izenburuak -Lasarte Express, The Euskaldun Sitting on the Hill edo Agurraren bertsio kubatarra-".

Donostiako Jazzaldiaren barruan 3 kontzertu eskainiko dituzte eta horren harira osoki autogestionaturiko astebeteko bira antolatu dute Gipuzkoan barrena, 7 egun 7 kontzertu. Honatx datak:

17an Idiazabal
18an Hondarribiko BANAKO aretoa
19an Arrasate
20an Altxerri, AupaQUARTET & friends (Donostiako Jazzaldia)
21ean Nauticool karpa (Donostiako Jazzaldia)
22an Kursaal - Antony (& the Johnson) lagunduko dute Et Incarnatus barruan
23an Oñati

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!