entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-03-22

Badator Sonar 2012 jaialdia

Aurtengo programazioa iragarri dute jada

logo sonar Aurtengo Sonar-en irudia
ISAM ikuskisunaren trailerra
Lotura erlazionatuak
Urtero bezala, Sonar jaialdia badator izen potoloez beterik. Besteak beste, inoiz ikusi den ikusentzunezko emanaldi hoberenetariko bat, Amon Tobin musikariaren ISAM, alegia. Hitzordua ekainaren 14, 15 eta 16an da Bartzelonan.
Estatuko musika elektronikoaren gaineko jaialdirik garrantzitsuenak hainbat izen jakinarazi zituen aspaldi, tartean The Roots hip hop talde mitikoa, Fat boy slim musikari ezaguna, jaialdi honetan ohiko artista bilakatu den Richie Hawtin, Deadmau5 eta Laurent Garnier-en proiektu berria den L.B.S.
Aste honetan egitarau zehatza argitaratu dute eta tiket guztiak salgai jarri.

Azpimarratzekoa da Amon Tobin musikari brasildarraren ikuskizuna. Musika elektronikoko iraultzaileetako bat izanik, ISAM diskoaren bira jende askoren artean prestatutako ikusentzunezko muntai oso bereziaz osatu du, izugarrizko arrakasta lortuz.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.