entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-01-18

Baionako Zizpa gaztetxea irekiko dute larunbat honetan

Baionako gaztetxea larunbat honetan irekiko da. Baionako gaztetxea larunbat honetan irekiko da.
Egun osoko egitaraua prestatu dute. Gatibu eta Itziarren Semeak taldeen kontzertuak itxiko du inaugurazio-festa.

Zizpa gaztetxearen irekiera ofizala izanen da larunbat honetan, urtarrilaren 23an, goizeko 11etan, 7quai de Lesseps-en.
Inaugurazio ekitaldia eginen da eta aperitifa goxo bat dastatzeko aukera paregabea izanen dute bertaratutakoek. "Gure elkartea 2008. urtean sortu genuen, Baionako gazteentzat aktibitate alternatiboak proposatzeko helburuarekin. Baionako gazteak Baionako bizian aktore izateko tresna egokia iruditzen zaigu Baionako Gazte Asanblada eta beraz Baionako gaztetxea ere", azaldu dute gaztetxeko kideek. Eta gaineratu: "Gure elkartea beraz, gazte asanblada batez osatua da eta astean behin elkartzen gara proiektu ezberdinak sortu, garatu eta bultzatzeko asmoz. Gazte ezberdin ugarirekin lan egin nahi dugu, dibertsitateak proiektu ederrenak sortzen dituelakoan".

Beraz, aperitifa, poteoa, bazkaria eta kontzertua izanen dira larunbat honetan. Oharra: Kontzerturako sarrera guztiak agortu dira.

Ongi etorri Zizpa!
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.