entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-02-16

Bakelite, biko egitasmoa

Sergio Llanosek (Eureka Hot 4) eta Naiara Anasagastik (Paniks) indarrak batu dituzte hainbat abesti argitaratzeko

Espektrua by Bakelite
Biluzik / Txinatar Horoskopoa (single)
Lotura erlazionatuak
Sergio eta Naiara bikote dira eta Bakelite egitasmoa osatu dute berriki. Etxean garaturiko proiektua da hortaz, eta dagoeneko hiru abesti argitaratu dituzte, blues, rock and roll, folk eta country doinupekoak.
2011ko urte hondarrean debutatu zuten bi kantuko binilozko singlearekin.
A aldean, Biluzik doinua aurkituko du entzuleak eta B aldean, berriz, Txinatar Horoskopoa. 2012ko urtarrilean berriz, doinu berri bat argitaratu dute, Espektrua, Royal Trux-en bertsioa.

Nontzeberri
ko lagunek egin dieten elkarrizketa batean, hain zuzen, euren eragin batzuei buruz mintzo dira: "Gu droga debozio horretatik urrun gauden arren, egia da Royal Trux, Spacemen 3 edo Crime & The City Solution bezalako taldeek, horiei esker, lortu izan dituzten atmosferek zein egoerek txunditzen gaituztela. Talde eta abesti oso desberdinak dira eta horiekiko dugun gure irakurketa musikal berezia islatu nahi izan dugu".
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.