entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-09-24

Banden Lehiaren VII. edizioa martxan!

Izena emateko epea zabalik da gaurtik (irailak 24) urriaren 13ra arte

Logo berria estreinatu du aurten Banden Lehiak. Logo berria estreinatu du aurten Banden Lehiak.
Talde irabazleak, disko bat ekoizteaz gain, 2016ko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du

Abian da jada euskal taldeentzako (euskaraz kantatzen duten taldeentzako, alegia) Banden Lehiaren VII. edizioa. Izena emateko epea zabalik da jada urriaren 13ra arte: lehaiketan parte hartzeko, taldearen izena eman behar duzue ondoko webgunean: www.bandabeat.eus. Bertan, euskaraz sortzen duzuen musika partekatu eta... zorte on!!!

Antolatzaileen esanetan, "gero eta maila handiagoa erakusten dute lehiaketan parte hartzen duten taldeek eta sari aldetik ere bilakaera nabarmena eman da. Gero eta desiragarriagoak izaten dira".
Banden Lehiako talde irabazleak 2016ko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du; eta gainera, disko bat ekoiztuko du.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.