entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-05-15

BEBARRUKO JARDUNEK, MUSIKA BERRITZAILEAREKIN HITZORDUA

Belarriak zorroztu Belarriak zorroztu
Bebarruko Jardunek –aurten “Arto Artian Jardunek” azpititulua dute– maiatzaren 11tik 20ra burutuko dira, non eta Azkoitiko Mataderoan (betiko lez). Irakurri hemen egitarau osoa eta protagonisten nondik norakoak.
EGITARAUA
Maiatzak 11, ostirala 22:30tan: Eten + Gora Japon + Ibon Rg & Maite Arroitajauregi
Maiatzak 12, larunbata 22:30tan: Tusuri + Xedh
Maiatzak 15, asteartea 21:30tan: Charalambides (Texas EEBB)
Maiatzak 19, larunbata 22:30tan: Volonté (A Coruña) + Bizarra + Do
Maiatzak 20, igandea 20:30tan: "Hiri irudiak"

…………………………………

PROTAGONISTAK Eten 1998an Bilboren ezkerraldean abiatutako ezohiko musika proposamena, gaur egun bikote gisa. Rock itxurako tresneria lagun, bapateko armiarma sare indartsu eta hipnotikoak sortzen abilak. Gitarra eta baterian oinarritutako arkitektura elektrikoa.

Gora Japon Myriam (bateria, ahotsa) eta Jon (gitarra, ahotsa) dira, 2005 bukaeran Bilbon sortutako bikote basikoa: rock-a eta inprobisazioa lantzen dituzte. Rockaz gainera munduko hainbat txokotako musika ere gustoko dutela erakusten dute hainbat doinutan, Mulatu Astatke edo Marc Ribot bezalako izenak batzuk esatearren. Kutsakorrak

Ibon Rg & Maite Arroitajauregi Minimalismo eta inprobisazioaren uretan igerian dabilen bikotea dugu. Alde batetik Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) dugu, cello-jotzailea, azken urteetan hainbat proiektutan murgilduta egon dena (Anari, Lisabo, dantza, zinema...), eta bestetik Ibon RodrÌguez (Sestao, 1978), bandoneoia jotzen duena proiektu honetan baina azken garaian Eten, Le Noise eta bakarka (www.ibonrg.net) aritu izan dena.

Tüsüri Oier Iruretagoiena dago Tüsüriren atzean, eta Gipuzkoako ingurune industrialenetik dator, Errenteriatik. Musika elektroniko ilun eta industrialean eginiko egonaldi labur baten ondotik, egun giro grabaketen manipulazioan oinarritzen da nagusiki. Iluntasunean beti.

Xedh Jatorriz Gasteizkoa den Miguel A. García -Válvula Antiretorno, Baba Llaga- soinu-artistaren bakarkako proiektua. Barne bidaira gonbidatuz, taupada darion musika, irudi eta kolorez betea, ezohiko berezitasun piktorikoduna.

Charalambides Tom eta Christina Carter bikoteak, 1991ean sorturiko proiektua da, Houston, Texasen. Gitarra eta ahotsean oinarritzen dute beren musika. “A Vintage Burden” beren azken diskoa aurkeztera etorriko dira Azkoitira, Bartzelona eta Madrilen jo ondoren.

Do Joseba Irazoki (DO, On Benito, Mengele quartet,Iglu… ) musikari Beratarraren egitasmo improbisatzaile eta esperimentala da. DOren paisai goxo eta atseginak sortzeko, Josebak efektu pedalekin prozesatutako gitarra, harpa eta sokazko bertzelako musika-tresnak erabiltzen ditu

Bizarra Iban Urizar (Cafe Teatro, Mengele Quartet,…) eta Mikel Etxegaraik(Gutariko Bat, Voodo muzak, …) osatzen dute bizarra. Jazza askea denean edo elektronikaren bitartez paisaiak marraztu nahi direnean bezala. Bizarra, Bzz….rrrrrr….Bzzzzzz………..rrrrrrrrrrrrrrrr.

Volontè A Coruñako musikari kolektiboak, free jazz eta europaldean 60 hamarkadatik aurrera egindako musika askearen eraginak onartzen dituzte. Galiziatik espresuki etorriko dira guregana.

Hiri irudiak hirietan grabatutako soinu-irudien emanaldia. Unai Urkijo, Paralux, No Acepto!!! eta Perros Callejeros-en lanak ikus-entzuteko aukera


BAINA ZER BILATZEN DUTE? Artoartian-ek dio:
“Batik bat musikaren norabide eta erabilera ezberdinen inguruko bilaketa eta sakontze lanetan gaur egun Euskal Herrian eta nazioartean dauden lan berriak zabaltzea da gure nahia. Musika ulertzeko eta bizitzeko modu berriengatik apostua egiteko aukera eskaini nahi dugu. Honela gure helburua inguruko adierazpen artistiko berritzaileentzat leku berri bat sortzea da, entzulego nagusiarengan bestelako musikenganako jakinmina eta zaletasuna piztearekin batera”.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.