entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-02-02

Beira taldeak 'Margotu berria' diskoa argitaratu du

Beira taldearen Margotu berria diskoaren azala. Beira taldearen Margotu berria diskoaren azala.
Hamar kantu biltzen ditu Oiartzungo boskotearen bigarren lanak

 
Pop eta rock leuneko hamar kantu bildu ditu Oiartzungo taldeak bere disko berrira, non folk arrastoak ere entzungo ditugun. Produkzioa garbia eta gardena da. Beirak melodia errazak eta gozoak eta hitz landuak nahasten ditu.
Diskoko kantu eta hitz guztiak Beirarenak dira, Maritzaren memoria doinua izan ezik (Mikel Urdangarinen Kideari abestian oinarrituta dago aipatutako hau).

Beira taldearen Margotu berria diskoa 2014 eta 2015 urteak bitartean grabatu zuen Axular Arizmendi soinu teknikariak Mutrikuko AME estudioetan. Masterizazioa berriz, Estanis Elorzak egin zuen Donostiako Doctor Master estudioetan.
Margotu berria Baga-Biga diskoetxeak argitaratu du.
bidali zure berria Bidali zure berria
Beira laburrean

Beira taldea Jon Martinek eta Igor Arruabarrenak sortu zuten 2006. urtean Oiartzunen. Hasierako xedea musikatutako bertsoen esparruan sakontzea eta hitza musikarekin ahalik eta txukunen uztartzea zen.
2013 urtean lehen diskoa argitaratu zuten. Ondoren, taldea handituko zen boskote bihurtzeraino.
Taldekide berriak ondoko hauek dira: Urtzi Olaziregi (baxua), Gari Amundarain (gitarra) eta Mikel Arruabarrena (bateria).

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.