entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
BTX 2014-09-23

Berri Txarrak Coloradon (AEB) dago Bill Stevenson-ekin grabatzen

Egitasmo berriaren hirugarren eta azken grabaketa izango da

Egitasmo berriaren azken txanpan sartu da BTX. Egitasmo berriaren azken txanpan sartu da BTX.
Kantu sorta berria grabatuko dute bertan

Berri Txarrak
taldea The Blasting Room estudioan da (Fort Collins, Colorado, AEB), egitasmo berriaren hirugarren eta azken grabaketa burutzen. Aurten Ross Robinsonekin (Los Angeles) eta Ricky Falkner-ekin (Madril) lan egin ondoren, oraingoan Bill Stevenson (Rise Against, Black Flag, Descendents, NoFX) punk ekoizle sonatuaren esanetara grabatuko dute kantu sorta berria. Nahasketak, berriz, Jason Livermore-k egingo ditu.
           
Jakina denez, Berri Txarrak-en 20. urteurrena betetzen da aurten eta hori ospatzeko hirukoak lan berezia plazaratuko du azaroan, Only In Dreams euren zigilu propioan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.