entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-03-24

Berri Txarrak Ross Robinson-ekin grabatzen ari da berriz Kalifornian

20 urte betetzen ditu aurten Lekunberrin sortu zen taldeak

Berri Txarrak Venicen (AEB). Argazkia: BTX Berri Txarrak Venicen (AEB). Argazkia: BTX
Bagenekinen apirilaren 8an abiatzekoa zutela Estatu Batuetan barrena bira. Ez ordea, berriz grabazio estudioan sartuko zirenik. Gorka, David eta Galder Venicen (AEB) daude oraintxe bertan Ross Robinson-ekin lanean


Hedabideetara bidali duten ohar baten bidez, jakin dugu estudiora sartu direla berriz kantu berriak grabatzera. Eta norekin? Bada, beren aurreko diskoaren ekoizlearekin: Ross Robinson-ekin, alegia, non eta Venice-n (Kalifornia, AEB).
"Aurten Berri Txarrak sortu zela 20 urte betetzen dira; aitzakia bikaina sortze aro berri bati ekinez ospatzeko. Azken batean kantak egin eta elkarbanatzea baita, edozeren gainetik, musikan aritzea", adierazi dute.
Taldekideek "urte osoa hartuko duen sortze prozesua" izango dela aurreratu dute. "Hasiera besterik ez da, emozioz beteriko urtea izango da inondik ere. Harrak agintzen baitu".
Harra...



www.berritxarrak.net
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.