entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-12-21

Berri Txarrak taldearen 20 urteko ibilbidea jasotzen duen 'Iragana aurretik' dokumentala estreinatuko da ETB1ean

Dokumentalaren une bat. Dokumentalaren une bat.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Saioa abenduaren 23an, 23:30ean emango da. Audientzia kopuru polita lortzea da helburua, "ETBko arduradunei bertoko kultur edukiak erakustearen aldeko apustu sendoa egiteko nahikoa ikusle gaudela" ikusarazi ahal izateko, adierazi dute dokumentalaren ekoizleek


Filmea telebistan ikusteko aukera bakarra izango da asteazkenekoan (gero ez da nahieran ikusi ahal izango). Filemaren ekoizleek eman digute erabaki honen zergatia: "Ahalik eta herritar gehien bideratuko gura ditugu gure kultur edukiez gozatzera. ETBko arduradunei bertoko kultur edukiak erakustearen aldeko apustu sendoa egiteko nahikoa ikusle gaudela ikusarazi gura diegu. ETBk audientzia kopuruak argudiatzen ditu kultur edukiak ez programatzeko. Frogatu diezaiegun oker daudela, ikus dezagun dokumentala milaka lagunek, ohartarazi ditzagun euskal komunikabide publiko batek orain baino askoz kultur eduki gehiago programatu behar dituela. Exigitu diezaiegun kultur adierazpide guztietako edukiak programatzeko ardura duela denona beharko lukeen komunikabide publikoak".

Iragana aurretik dokumentala Berri Txarrak, Dijitalidadea, Berria-Badok eta DeBolexek sortu eta ekoitzi dute. Abenduaren 26an Berriarekin batera erosgai izango da kioskoetan 6 euroren truke.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.