entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-06-23

BERRI TXARRAK-EK JAPONIAKO FUJI ROCK IREKI ETA RUBIO BAXULARIAK TALDEA UTZIKO DU

Zorte on Rubio! Zorte on Rubio!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Talde nafarra Japoniara itzuliko da uztailean, bertako rock jaialdirik garrantzitsuenean aritzeko, Fuji Rock 08 festibalean alegia. Bien bitartean, Mikel Lopez Rubio baxulariak taldea uzteko erabakia hartu du.

Zertarako amestu? Bada, eta adibide gisa, Japoniako festibal inportantena irekitzeko. Talde nafarra FUJI ROCK 2008ko irekiera emanaldirako gonbidatua izan da, uztailaren 24an.
Bezperan, Berri Txarrak-ek Tokyoko Marz aretoan joko du.


RUBIOREN AGURRA

Mikel Lopez Rubio, taldea sortu zenetik baxujolea izan denak, taldea uzteko erabakia hartu du. Hona Berri Txarrak-en webgunean zaleei idatzi dien agurra:

Kaixo lagunok:
Lerro hauen bitartez jakinarazi nahi dizuet, Zertarako Amestu Tour 2008 hauxe izango dela egingo dudan azken bira. Bira amaitzerakoan BERRI TXARRAK uzteko erabakia hartu dut eta beste inoren ahotik entzun baino lehenago, erabaki zail hau zuekin konpartitu nahi izan dut. Ez bilatu ezkutuko arrazoirik, ez baita halakorik. Hamalau urte izan dira gehien maite dudan taldean musika jotzen, mila bizipen nire taldekideen alboan eta amets bat baino gehiago beteta. Rockak, ordea, ordu eta kilometro piloa exijitzen ditu, are gehiago halako grina duen taldean zaudenean. Horrexegatik, eta bizitzak bere aroak dituelako, barruak esaten dit beste bizimodu bati heltzeko garaia heldu zaidala, nire ingurukoengandik gertuago egon ahal izateko batez ere.
Lasai, baina, BERRI TXARRAK ez baita hemen bukatzen. Gorkak eta Aitorrek aurrera jarraituko dute eta ziur nago gainera disko gogoangarri bat baino gehiago eskainiko digutela oraindik. Zorterik onena bioi! Ongietorria eman nahi diot, halaber, etorkizunean nire lekua hartuko duenari. Bukatzeko, urteotan bidelagun izan ditudanei eskerrak eman eta besarkadarik handiena gure kontzertuetara hurbildu zareten jarraitzaileoi.

Ikusi arte,
Mikel Lopez Rubio
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.