entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-04-04

Berri Txarrak-ek Kursaaleko kontzerturako sarrerak agortu ditu

Bestalde, Clissongo Hellfest jaialdian eta Parisen joko dute ekainaren bukaeran

BTX power trio! BTX power trio!
Gorka Urbizu eta enparauek kontet egoteko arrazoiak dituzte. Lehenik eta behin, Kursaala beteko dute apirilaren 20an eta bestetik, ekainaren hondarrean Frantziar estatuan bi emanaldi inoportante eskainiko dituzte.


Kursaaleko hitzorduari dagokionez, sarrera guztiak saldu dituzte, urteko lehen sold out-a Donostiako auditorioan. "Lehen aldia da taldea halako areto batetan arituko dena, erronka berri bat hirukoarentzako", irakurri dugu beren webgunean.

Bestalde, Hellfest jaialdian jotzeko deia jaso dute. Europan musika gogorraren alorrean egiten den jaialdi garrantzitsuenetakoa da Clisson-en ospatzen den hau. Ekainaren 21ean izango da Berriren emanaldia, Warzone eszenatokian, Bad Religion, Converge, Sick Of It All eta abar luze baten ondoan. www.hellfest.fr

Bukatzeko, ekainaren 22an, Sick Of It All New York-eko talde handiarekin batera joko dute, non eta PARIS-en. Birds In Row taldea ere ariko da bertan.  www.digitick.com

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.